Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pagatu (1005 agerraldi, 82 liburu eta 475 artikulutan; cf ordaindu 6435 agerraldi, 262 liburu eta 2279 artikulutan; orobat pakatu g.er.) paga, pagatzen 1 du ad ordaindu. (diru eta kidekoetan)

Eskatu, hartu, pagatu eta mahaira itzuli nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.

Juduak dirua pagatu zigun, hamar errubloko eta bost errubloko urre monedetan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 65. orr.

Asteazkena zen, gure inguruko lantegiek soldata pagatzen zuten eguna.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 64. orr.

Aristokratek ez zuten zergarik pagatzen, ez eta apezek ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

-Isuna paratzen badidate, hiretik pagatuko diagu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Eta etxearen errenta nire lanarekin ari gaituk pagatzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 202. orr.

Batzuetan operazio bategatik 10.000 dolar pagatzen zituzten giltzurrun-hartzaileek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 213. orr.

Urte hasieran 0,23 euro pagatzen zuten litroko.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

-Pagatu al dizkizu hogeita hamar txelinak?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 40. orr.

Biarriztarra, libertatea pagaturik, presondegitik atera zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.

Ez nikek haren askatasunaren ordainean sos bat ere pagatuko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.

Sarrerako kutxan txekez pagatu, bazkaldu genuen mahaira itzuli eta hogei dolarreko eskupekoa utzi nuen Marinarentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 62. orr.

Eta erosi egin zuen, jakina, dirutza pagatuta.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

-Ez zaukaat dirurik ordea, huskeria pagatzen zidatek hau egiteagatik!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 139. orr.

Lehendabiziko bi hitzak aditzea aski izan nuen konturatzeko kanpotar hura printzearen mandataria zela, hilero nire gastuak, ostatua eta arropa, pagatzera etortzen zena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 30. orr.

Hamabost urte, hilero hutsik egin gabe pagatzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 45. orr.

Vienan paseatzen ibiltzeko pagatzen al dizut?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 40. orr.

Eman dizkizuedan irabazi ugarien ordainetan, paga itzazue nire hiletaren gastuak.  Berria - Kultura   2004-07-29

Senarraren entierroa pagatzeko zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.

-Berak jaso dik urkamendia, paga dezala!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 159. orr.

Bakantzak, aste batez, Tunisia eskualderat, pidaia eta hotel-a pagatuak.  Herria   2001-07-05

Urririk ala pagatuz?  Herria   2001-05-03

2 (bestela)

Inori txarrik ez desiratzen saiatzen naiz, baina egindakoagatik pagatu beharra baleuka, merezia luke.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 41. orr.

Zeren eta anaiak bihotza hautsi baitzidan, baina nik moneda bertsuan pagaraz niezaiokeen, ordainez ordain, Mattini bizkarrean ederrak emanez, konparazione.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.

Erruduna naiz eta ene ez-egitekoaren ordaina pagatzen ari naiz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.

Agian ez dugu, katoliko frantsesek, huts hori sobera kario pagatuko, egun batez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 159. orr.

Behin okertu zinen, baina ondo pagatuta daukazu zorra.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 150. orr.

Egiten zaien konfiantza ordaintzeagatik, beren eginbidea baino gehiago egiten ohi dute, eta preso lagunek paga dezatela orroak, nardaldiak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 79. orr.

3 (adizlagun eta kidekoen eskuinean)

-Ongi pagatzen omen ditek.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 101. orr.

-Hori bazekiat; baina ondo pagatua zagok.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

-Esan dizudanez, oso-oso-oso ondo pagatuko dute eta mesedea zor dizut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 206. orr.

Büchenwald-eko kanpalekua aipu zen, lehen aldikotz entzuten nuen izena, orain ontsa pagatua bainiz ez ahanzteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 35. orr.

Besoen eta buruaren indarra ugazabari saltzen zitzaiola, gaizki pagatzen zutela, juxtu-juxtuan bizirik irauteko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.

Ez al zuen berak, Maribelen arabera, gutxiegi pagatzen ari zelako irudipena?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.

Eskola zuzendari batzuek ez dutelako beren kargua aski pagatua sentitzen.  Herria   2003-01-14

Jaki hornitzaileak duinki pagatuak izanen direlako segurtamenarekin.  Herria   2005-11-17

-Hemen ez da sekulan aintzinetik pagatu behar.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 114. orr.

Ez nahitara eta ez merke pagaturik, haatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 189. orr.

Parise hartü züen 845.ean, eta hantik joanarazteko, kario pakatü zeien.  Herria   2004-02-12

Berez zegokiona baino hogeita hamar dolar gutxiago, eskudirutan pagatzeagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Lanordu estra galanki pagatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.

Arrakasta larrutik pagatzen da, "herriaren aurrean".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

4 pagatzeke adlag pagatu gabe.

Jukosek 3.400 milioi dolar ordaindu behar dizkio hilaren amaiera aurretik, 2000an pagatzeke utzi zituen zergengatik.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

Alabaina, inork ez zion lagundu: osasun sarera jotzean etxeratzekoa izan zuen aholku bakarra, eta Udalak, murrizketa iragartzeaz gain, pagatzeke zeuzkan laguntzak urtarriletik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Santxok, edan zueneko, orpoz bere astoari eragin, bentako atea zabal-zabal ireki, eta han atera zen poz-pozik, azkenean horregatik berekin atera zela eta, ezer pagatzeke alegia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus