Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire anaia sendagilea da Parisen eta 100 euro ere pagarazten ditu bisitaldiak. Berria - Mundua 2004-11-03
Zerbitzuak ez zizkien pagarazten, eta iheslariak bere diruz hazten eta beztitzen zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.
Ura, etxetarat hel-arazten zen ura, etzela pagarazten, pagarazten zirela bakarrik uraren iturritik etxerat hel-arazteko lana eta hortarako behar ziren muntadurak. Herria 2005-07-07
Epaileek Serbia eta Montenegroko estatuari kalte-ordainak pagaraztea espero dute herritar musulmanek. Berria - Mundua 2006-02-28
Eta lehen janaldia egin ondoan, ostalertsak saltzen zizkien xirioak, zortzi edo hamar soseko peza paga-araziz, erdia balio zutelarik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 214. orr.
Justiziaren ideia bat behar da eskuarki inor justiziatzeko, zor zuen ordaina pagarazteko, erruduna zela eta merezi zuelako segurantzia izateko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 146. orr.
Azken honek erran du pagaraziko ziola Frantziari Irak-eko gerlaren kontra izaitea. Herria 2004-12-02
Bertzelakoak dira damuaren petxa pisuaren ordaina pagarazten duten plazerak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 144. orr.
Pagarazi genion, larrutik pagarazi ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.
Paga arazten diote bere xedea, paga arazten digute gu, abertzale guzien xedea: gure herria, Euskal Herria, xutik, bere jabe, eraikitzeko dugun oldarra. Herria 2005-12-08