Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paganismoaren azken egunetan Erromako Inperioan zehar hedatu ziren fede horiek, eta europar herriak bizitza-eredu arrotzez asez, antzinako zibilizazioaren egitura osoari azpiak jan zizkioten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.
Alemaniako erro kulturalak paganismo arioan bilatu behar badira ere, ezin dela ahantzi Kristautasunaren ekarpena. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 134. orr.
Paganismo heleniko damugabearen [...] aurrean, juduen lema Jaunaren Hitz eternalaren testigantza ematen jarraitzea zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.
Oposizio nagusiaren terminoak euskal paganismo jatorra eta kristautasun arrotz etorkina dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 223. orr.
Bere manupeko gizonak, akatsik gabeko gazte ario haiek, borrokatzeko makina itsuak izanen ziren, gaindiezinak, baina aldi berean erlijio berri baten sinestunak, paganismo berriaren aldarrikatzaileak? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.
Itzul iezazkiguzue paganismoaren jainkoak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 218. orr.