Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pagaburu (orobat paga-buru) 1 iz besteren gehiegikeriak edo hutsak pagatzen dituena.
Ameriketan egiten nuen, bada, unibertsitateren batean irakasle, baina iruzur baten paga-buru izatea egokitu zitzaion, nonbait. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 344. orr.
"Beharrezkoak ditugu pagaburuak", entzun omen zitzaion De Valerari. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 76. orr.
Baina hemen ere nahitaezko suertatuko dira "pagaburuak". Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Collins-ek onartu egin zuen pagaburu zeregin hori, jakinaren gainean bere heriotza ere sinatzen ari zela une hartan, gero gertatu zen bezala. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 76. orr.