Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paga 1 iz lansaria, saria.

Kasu bietan hamabost paga, beti ere lanaldi osoan lan eginda.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Gurasoek ematen zidaten pagarekin Celtas paketea erosi, eta ezkutuan erretzen nuen, zigarroz zigarro.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 101. orr.

PANek hilean 90 milioi dolar behar ditu bere agenteen pagak ordaintzeko.  Berria - Mundua   2006-02-23

Gobernuak baitzituen apezak pagatzen Napoleonen konkordatuaz geroz, hobendun ziren apezei paga hori kentzea eskatu zuen prefetak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 28. orr.

Paga edo eskuzabaltasuna urritzea aipatu gabe, urritu egiten ziren hala ere.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.

Delako bilkura hortan 2 axuanten paga baizik ez baitute emendatu.  Herria   2002-08-08

Dena txukun paratutakoan Muñoz etortzen duk, ustiaketako komisarioa, hiri hainbertze, hiri hainbertze, paga banatzen dik eta moila gaineko txatarra guztia beretako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.

Gogoratzen dut nire aitaren aitak [...] 25 pezeta ematen zizkidala esaldi bat euskaraz esateagatik, eta nik, loritoaren antzera errepikatzen nuela paga lortzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 176. orr.

Horixe du paga.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.

-Paga barik itzultzen gaituk, paga barik! -kexaz esan zidan, keinu nabarmenak eginez, kaxa jokatu nahi zuenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 329. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gobernuak arren eta arren eskatu zion berriro kontsidera zezala hartutako erabakia, eta, dimisioa alde batera lagata, onartuko zutela berriz ere lehengo baldintza berdinekin, antzinatasuna eta paga estrak ahaztu gabe.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 170. orr.

Paga murritzak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 110. orr.

Euro batek zazpi ehun hemengo [Rwandako] emaiten baititu; 700 hori da nonbait han langile baten eguneko paga; euro bat eta ainitzek gutiago.  Herria   2004-08-12

Asteburuko pagak ez dio horrenbesterako ematen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.

Atzeratutako pagak: 2003ko ilbeltzaren 1era atzeraeragina izanen du.  Berria - Ekonomia   2004-01-23

3 (hitz elkartuetan)

Paga eguna zen, bulegora zihoan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 101. orr.

Paga orria: hilero eskuratu behar da, eta ez da galdu behar, nagusiarekiko gatazka kasuetan beharrezkoa delako, besteak beste.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

4 paga-buru ik pagaburu.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus