Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

padura 1 iz itsasertzeko edo bokaleko zingira.

Paduren gatz-usaina nabaria zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 318. orr.

Aintzira eta padurak ez dira gezatuko, gatzaga izaten jarraituko dute.  Elizen arteko biblia   Ez 47,11

Paduretako ura ez zela itsasokoa bezain gazia, ez eta ibaietakoa bezain geza ere.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.

Basoa, larrea, aintzira, hondartza edo padura ekosistematzat hartzen dira.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Guadalquivir ibaia itsasoratzen den tokia padura omen da guztiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.

Oihan lurraldea zen hura, ibaiz eta paduraz tartekatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.

Paduretako lohietan apur bat aitzurtzea aski izaten da nahi beste zizare lortzeko urte guztian.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.

Aranzadi Zientzi Elkarteko kidea da, eta Txingudiko paduran dihardu lanean, hegazti migratzaileei eraztunak jartzen.  Berria - Harian   2005-10-22

Veneziako paduretan barrena zebilela, hegazti multzo handi bat aurkitu zuen, zuhaitz-adarretan kanta-kantari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Harrizko hondartza gero eta estuagoa zen aurrerantz, ibaiaren eta paduraren artean itxita amaitu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 172. orr.

Entura ibaiaren ahoak elikatzen zituzten paduren gainean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.

Urrun, mendebalderantz, padurak eta lainoetan bildutako uharte ttipiak zabaltzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.

Burua jasotzean, ihi eta landaretzaz beteriko padurak jo zituen begiz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 146. orr.

Sortzen al da kanabera paduratik kanpo, hazten ote ihia urik gabe?  Elizen arteko biblia   Jb 8,11

Megapark proiektuaren azpian desagertu dira betirako inguru honetan geratzen ziren azken hezegune eta padurak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

2 (hitz elkartuetan)

Ikustekoak ziren bi bazterretako itsas padurak, ihi eta lezkaz oparoak, harago hondar leun urrezko zabalei bide egiten zietenak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus