Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

padre 1 iz (mugagabean) aita.

-Zergatik, padre? -anaia zaharrenak-.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 139. orr.

Ez naiz berandu etorriko -esan zuen padrek.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 121. orr.

Egin beharreko konponketak eta atonketak burututa, padrek eta anaia zaharrenak oilategia egin zuten eta oilo batzuk sartu zituzten, eta, beraz, arrautzak jasotzen hasi ginen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 151. orr.

Padreri kale ertzetik agur esaten zioten eta padrek begiratu baino ez zien egiten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 144. orr.

Tia Pacak madre eta padreren ezkontzarako irun zituen izarak ea han utzi behar genituen, beharko genituela, eta nolabait sartzea lortu zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 140. orr.

2 erlijiozko zenbait ordenatan, aita.

Artzapezpikuak, apezpikuak, abadeak, prioreak, predikadoreak, padreak, abadesak, nobizioak, ordena eskaleak, [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.

3 ik madre 2.

2003ko martxoan USAko lehendakariak -Putetxeko Padreak- mehatxu garbia egin zion Mesopotamia zaharrari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus