Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
padera iz zartagina.
Lapikoak, paderak, mahai gaineko ontziak, egurrezko zorua, ateak... izebaren erritmoan ateratzen zuten hotsa denek. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.
Paderari teflonezko ipurdia jarri ala ez. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.
Katuarraina paderako koipetan zirtaka. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.
Padera handi batean, hirugiharra frijitutako oliotan, frijitu tomateak alde bietatik urre kolore pixka bat hartzen duten arte. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 109. orr.
Tripaki karratuak, paderaren hondarrean eztiro-eztiro egosten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.