Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pabiloi (445 agerraldi, 18 liburu eta 190 artikulutan; orobat pabilioi 132 agerraldi, 26 liburu eta 46 artikulutan, eta pabillun g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian pabiloi agertzen da) 1 iz eraikin berezia, eraikuntza handiago baten edo eraikuntza-multzo egituratu baten zatia dena.

Agindutako hipermerkatua eraiki beharrean pabiloiak eta lantokiak eraiki baitziren hemen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 236. orr.

Klaraboia erraldoi batek adierazten zuen inoiz ontzitegi izandako pabilioiko sabaiaren erdigunea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 53. orr.

Fabrika berria, berriz, Torinoko periferian dago auskalo zenbat pabilioitan barreiatuta.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

Betoñuko industrialdeko pabiloi batean bizi diren 43 langile portugesak.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Norbaitek klaxona jo zuen pabilioiaren aurrean eta burdinazko ate erraldoia ireki egin zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.

Pasaiako portu inguruko pabilioiek osatu perfilak bazuen hortzadura izorraturik zuen agure zahar baten ahoaren antza.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Pabilioi eta nabe logistiko antzekoak izatea nahi dugu, eta ez enpresa bakoitza bere kasa eraikitzen ibiltzea.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Biriketako gaitza sendatu zitzaidanean, psikiatriako pabiloira eraman ninduten, neure burua hiltzen saiatzeagatik. "Ez zaitez pasilu horretatik joan", jakinarazten dit senide baten gelaz galdetzen diodanean, "hortik kutsakorren pabilioira joaten da-eta".  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 19. orr.

Gure pabiloian bazen tronboflebitis baten kausaz bi hankak moztu zizkioten gaixo bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.

Erakusketa Bilboko Nazioarteko Azokako 5. pabiloian egingo da, martxoaren 26an hasi eta apirilaren lehena arte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Lekua eta ordua: Bizkaia Arena pabiloia, (12.400 ikusle) San Pablo pabiloiak Fernando Buesa Arena pabilioiak baino 500 ikusle gehiago har ditzake.  Berria - Kirola   2006-01-22

Barcel Euro Puebla hartuko du, 18: 15ean, Arrosadiako Pabiloian (NUPeko pabiloian Portlandek jokatuko du).  Berria - Kirola   2006-04-22

Hegoalde-Tolosak gaur Majadahonda hartuko du eguerdian Tolosako Usabal kiroldegiko pabiloian.  Berria - Kirola   2006-03-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ziriza bakailaoa lehortzeko pabiloi ohia da artelan gehien biltzen duena.  Berria - Kultura   2004-07-09

Biltegia iruditu zitzaion pabilioi zaharkitu baten aurrean geratu zen une batez.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 141. orr.

Ranciken etorrera, Koljevicen ordezkoaren bilaketa, Bilboko Udalak pabiloi berriaren konpromisoa bere gain hartu izana...  Berria - Kirola   2006-02-22

-Ez dago hain gaizki pabiloi industrial bateko bulego nola edo hala moldatua izateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

Pabiloi handi luzeak ziren, eta leiho apurtuen artetik barruko suzko txinparta goriek kanpora saltatzen zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 125. orr.

Erietxe publiko bateko pabiloi ilun batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

Pabilioi ilunak besterik ez espaloiaren alde bietara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 93. orr.

Lodzeko Ehun eta Larru Sintetikoak SL etxea osatzen duten hormigoizko kubo mardulak ikusi ditu, baina ez zaio batere nekeza egin imajinatzea, haien ordez, François Hugot arkitekto frantziarrak 1883 an eraikitako pabilioi lirainak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.

Ofizialen pabilioi berdeen eta soldaduen etxolatzar lur koloreen artetik igaro eta egurrezko eraikin zabal batera iritsi ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 129. orr.

Badalonako olimpiar pabiloia. ordua: 20: 45ean.  Berria - Kirola   2004-10-06

· XIX. mende amaierako adreilu eta burdinazko pabilioi osasunaren kaltekoak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kale zuzeneko eta zeharkakoen amaraun gaitza, industri pabiloi handi eta ttipiek zedarritua eta jendez hutsa gauerdiko hilerria bezain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Ibaiaren ezkerreko eremua fabrika pabiloiez betea.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 131. orr.

Onkologia pabiloi berria Nafarroako Ospitalean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Gauaren anparoan, ohetik jaiki eta autista pabilioiko guztien oinetako lokarriak lotzen zituen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.

X bat klarionaz tuberkulosiak jota zetozen etorkin haiei Ellis Islandeko kuarentena-pabilioi erraldoian...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 185. orr.

-Gure heriotza-pabilioia jaso! -hots egin zuen Stede Bonnet maiorrak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

Idazmakinak bahitura pabilioietan hautsa hartzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.

4 parke, lorategi edo kideetako eraikuntza arina, babesgarritzat erabiltzen dena.

Pabiloia osaba Juanek zaldientzat prestatutako eraikina zen, dena egurrean egindakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 89. orr.

Burdin artetik zumardi bat eta pabilioi moduko bat igarri nituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 75. orr.

Astiro eta isilik zeharkatu zuten erregearen pabilioiraino hedaturiko sasi eta belar motzeko eremua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 77. orr.

Pabiloietan bizi izan gara, eta ofizialak basetxearen eraikinean ostatatu dira.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.

Lagunak gau hartarako prestaturiko pabilioira sartu zirenean, Damak atzetik joan eta dei egin zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 61. orr.

Eguzkia sartzen hasi berria zela, jendea pabilioian biltzen hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.

Enperadore Horiak, urdina oso maitea ez izan arren, pintatzaileari zion xeraz onartu eta Udako Pabilioian jarri zuen zintzilik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 207. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus