Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ofimatika (corpusean ez dago; ETCn 100 agerraldi) iz bulegoetako komunikazioen eta prozesu administratiboen automatizazioan erabiltzen diren tresna informatikoen multzoa. ik bulegotika.

Beldur horiek, berriz, aurreiritzietan oinarritzen dira, gaur egun software libreak eskaintza oparoa baitu: sistema eragiletan GNU-Linux bihurtu da software librearen ikurra sistema eragileen artean; zerbitzarien artean, Apache da nagusi, software librean oinarritua; eta ofimatikan, hortxe daude KDE, GNOME eta OpenOffice. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 166 zbk., , 2008 - maiatza-ekaina

Googledocs usatuko dugu on-line ofimatika baliabide moduan. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 168 zbk., , 2008 - iraila-urria

Eta Euskal Autonomia Erkidegoan, lana lortzeko baino ez du balio asko eta askorentzat, eta, beraz, INEMek eskaintzen dituen ofimatikako ikastaroek baino gehiago ez du balio. ETC-prentsa   Berria, 2003-06-24

Internet eta ofimatikako beste hainbat sistema daude. ETC-prentsa   Berria, 2003-10-08

Gaur egun ofimatika aplikazioak, Interneteko nabigatzaileak, posta elektronikoko aplikazioak eta erabiltzaile arrunt batek behar dituen beste hainbat aplikazio Linuxen badaude. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-01

Erabilera-modu askotako aplikazioak daude webgune honetan: Internet, ofimatika, jokoak, bideoa, musika, irudien tratamendukoak, eta abar. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-24

Batik bat enpresentzako ordenagailua da, eta MSIk ofimatikaren alorrean kokatu du. ETC-prentsa   Berria, 2009-01-28

Pantailarik gabe saltzen dute, baina HD Ready bereizmenarekin bateragarria den edozein pantaila zein telebistarekin primeran ikus daiteke, Interneten aritu, ofimatikan lan egin edo filmak ikusteko. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-21

Hasieratik esan da makina hauek ofimatika aplikazioekin lan egin, Interneten aritu eta beste ezer gutxirako zirela, multimedia aukerei begira ezaugarri eskasak zituztelako. ETC-prentsa   Berria, 2009-12-23

Ez dezagun ahaztu, alabaina, sakelako PC horien hasierako kontsumitzaileak profesionalak zirela, deiak egin eta jasotzeko ez ezik ofimatika, posta elektronikoa eta bestelako zerbitzuak gainean eraman behar zituztenak. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-19

Probatu dutenek bereizmen handiko bideoak ondo mugitzeko gai dela diote, 720 punturainokoak noski, inolaz ere Full HD kalitatekoak, eta ofimatikarako zein antzerako lanetarako primeran funtzionatzen omen du. ETC-prentsa   Berria, 2010-06-02

Dendan askotariko aplikazioak aurkituko ditu erabiltzaileak, mota guztietako alorretakoak: aisialdia, komunikazioa, ofimatika... ETC-prentsa   Berria, 2011-01-09

Gelan, ofimatikak eskaintzen dituen aurkezpenak egiteko programaren laguntzaz eta formula matematikoak erabiliz, disoluzioek dituzten propietate batzuk esplikatu ditugu, propietate koligatiboak hain zuzen ere. ETC-prentsa   Berria, 2011-03-17

Openoffice software libreko ofimatika paketea urtarrilerako euskaratu eta argitaratu nahi dute. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-19

Ondoren, boom antzeko bat gertatu da, jendeak ofimatika eskura izan duenean eta ordenagailuen bidezko komunikazioak eskaintzen dituen aukerak ikustean. ETC-prentsa   Argia, 2000-03-26

Sektore guztietako enpresak elkartu dira, hala nola, industria, zerbitzu profesional, aholkularitza, banku zerbitzu, ofimatika edo telekomunikaziokoak. ETC-prentsa   Argia, 2005-10-23

Beharrezkoa izango da euskaraz jakitea eta ofimatikako ezaupideak izatea. ETC-prentsa   Goienkaria, 2004-11-05

Bukatu da bakoitza bere ordenagailuan ofimatikako lanak egiten aritzea; teknologiak eraldaketa bat ekarri du, eta hor sartu behar da. ETC-prentsa   Berria, 2015-04-07

Internet eta ofimatika eskolak eman dizkiet adinekoei, langabeei eta etorkinei. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-07-31

Adibidez, erabiltzaile batek beti ofimatikako aplikazio bat erabiltzen badu, aplikazio horren programa nagusiaren bide absolutua zehaztea izango da egokiena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu), Iñaki Alegria, Roberto Cortiñas, UEU, 2008

Internet eta teknologia berriak: Wifi eta ofimatika, liburu elektronikoen mailegua, ordenagailu eramankorren mailegua. ETC-entziklopedia   Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea, Wikipedia

Inprimagailu, ordenagailu pertsonalen eta ofimatikaren hedapenarekin, azkar bihurtu zen Letraset produktu zaharkitua 1990eko hamarkadaren hasieran. ETC-entziklopedia   Letraset, Wikipedia

Itzultzaileari laguntzen dioten heinean, OLI tresnatzat har litezke, halaber, honako hauek (nahiz eta bereziki itzultzaileentzakoak ez diren ofimatika programetan ere existitzen diren): ETC-entziklopedia   Ordenagailuz lagundutako itzulpen, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus