Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

okupazional (corpusean ez dago; ETCn 187 agerraldi) izond lan jarduera bati dagokiona.

Niri neuri on egiten zidan, arreta desbideratzeko primerako maniobra zen, terapia okupazional zentzuduna: batez ere, ez entzun nire barruko ahotsari, ez egon gehiegitan Emmirekin. ETC-literatura, saiakera   Zazpi olatuz behin, Daniel Glattauer (Irati Elorrieta), Erein / Alberdania, 2013

Terapia okupazionalak, pultserak eta zumitza eta mandalak; talde-terapia, zaldi eroa eta pazienteen arteko elkarrizketa psikiatrikoak eta saiora pijaman joatea; terapia indibiduala, negarrak eta zotinak eta berba galduak. ETC-literatura, saiakera   Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama, Alaine Agirre, Elkar, 2017

Margotzen hasi zen berriro ere, terapia okupazionalaETC-literatura, saiakera   Amek ez dute, Katixa Agirre, Elkar, 2018

Horrelakoetan, Gipuzkoako Diputazioko Heziketa Konpentsazioko eta Prestakuntza Okupazionaleko partzuergoak itzultzailea jartzen du lehen hiru hilabeteetarako. ETC-prentsa   Berria, 2006-05-31

Zehaztu zuenez, hainbat espezialitatetan ez da derrigorrezkoa euskara jakitea: logopedia, osasun mentaleko erizaintza, terapia okupazionala... ETC-prentsa   Berria, 2006-11-04

Bigarren aldiz terapia okupazionala lanpostua lortzen saiatuko denik ere bada. ETC-prentsa   Berria, 2006-12-05

Ikastolen Elkarteko kide izateaz gain, sare kontzertatuan aritzen diren Lanbide Heziketako Goi mailako ikastetxeen HETEL elkarteko kideak ere bagara aspalditik, eta erdi mailako eta goi mailako zikloak, formakuntza jarraia eta okupazionala eskaintzen ditugu. ETC-prentsa   Berria, 2006-06-14

Zer desberdintasun dago tailerretako lan okupazionalaren eta lanpostuen artean? ETC-prentsa   Berria, 2007-05-06

Bizkaiko Diputazioak 1,1 milioi euroko subentzioak banatuko ditu ezinduentzako zentro okupazionaletara bideratzeko. ETC-prentsa   Berria, 2008-08-21

Ulergarria terapia okupazionalak depresiotik psikoanalisiak baino jende gehiago salbatu duen herri honetan. ETC-prentsa   Berria, 2009-01-16

Esaterako, logopeden, fisioterapeuten eta terapeuta okupazionalen egoera" lotsagarria" salatu du. ETC-prentsa   Berria, 2010-07-01

Aurten jada enplegu politika aktiboak, lanbide heziketa okupazionala eta Bermeoko Itsas Institutua eskuratuta, 2011ko lehen sei hilabetekoan bederatzi izango dira transferentziak. ETC-prentsa   Berria, 2010-11-18

Audiolab elkarteak, berriz, iazko esperientzia errepikatu eta inguruko zentro okupazionaletako kideekin tailerra egingo du. ETC-prentsa   Berria, 2011-03-12

Segi-Hiru sortu zuten lehendabiziko unetik saihestu egin zuten jomuga okupazional hutsa. ETC-prentsa   Berria, 2011-02-22

Gehiago sakondu behar dugu planteamendu horretan, baina, nire iritziz, farmazialariak, fisioterapeutak, terapeuta okupazionalak, gizarte langileak eta buru osasuneko langileak behar dira, besteak beste, gaixo kronikoekiko harremanetan. ETC-prentsa   Berria, 2011-05-23

Artatzeko sistemak fisioterapia, logopedia, pedagogia eta terapia okupazionalak dira, batez ere, eta guztiek mugak dituztela jakin behar da. ETC-prentsa   Berria, 2011-09-13

Beldurrak jota dagoenari, delirio eta aluzinazioak ere, lehenbizi hori estabilizatu egin behar da, kendu ahal den gehien, eta gero, aukeren artean, lan babestua, gutxienez terapia okupazionala eman. ETC-prentsa   Berria, 2011-07-14

Koordinakundeak lan talde zabala du: psikologo-sexologoa, gizarte langile bat, gerentea, administrari bat, informatika gelako langileak eta terapia okupazionala egiten dutenak. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-07-27

Eskola ez ematekoak, berriz, 121 dira: 100 Heziketa Bereziko laguntzaileentzat, 18 fisioterapeutentzat eta 3 terapeuta okupazionalentzatETC-prentsa   Egunkaria, 2002-09-11

Bera izango da atentzio medikoa, psikologia zerbitzuak, fisioterapia, gizarte lana, terapia okupazionala eta erizaintzako zerbitzuak eskainiko dituen diziplina anitzeko taldearen arduraduna. ETC-prentsa   Argia, 2002-04-21

Herrialde garatuetan nahiko ezaguna den asma okupazional horrek laneko giroan aurkitzen ditu bere arrazoiak, eta herrialde horietan bronkioetako asmaren kasu guztien % 15 lanbidearekin lotuak daude. ETC-prentsa   Argia, 2002-05-12

Orain arte, atzeratuentzako tailer okupazionalak izan dira. ETC-prentsa   Argia, 2003-03-16

Auzolan egitasmo barruan ere heziketa teorikoa eta okupazionala izan dute. ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-09-15

Behin saria jasota goi mailako zentro izendatuko dute, eta, hala, irakaskuntza arautuarekin batera langileei eskainitako etengabeko prestakuntzako ikastaroak eta langabeentzako ikastaro okupazionalak antolatzen jarraituko dute. ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-12-15

Sei hilabete iraun zuen tartean heziketa okupazionala jaso zuten eta sei hilabeteko kontratuarekin ibili ziren lanean Udalarendako. ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-03-02

Joan den urtean, hobetzeko ikastaroetan 364 pertsona ibili ziren eta okupazionaleko ikastaroetan 32 izan ziren. ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-10-23

Aholkulariaren zeregina da heziketa premia bereziei erantzuna ematea, kanpoko erakundeekin harremanak mantentzea eta inguruan dauden errekurtso guztiak laguntzaileak, fisioterapeutak, logopedak, terapeuta okupazionalak... ETC-prentsa   Goienkaria, 2011-10-14

Halako jendearen heziketa okupazionala, oro har, kualifikazio ertainekoa da, eta horrek oztopoak jartzen dizkio lanpostuan ezinbestekoa izateko ahalmenari. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arriskuaren gizartea: Modernitatearen krisia, teoria, gizartea eta politika Euskadin, Andoni Eizagirre, UEU, 2002

Testuinguru oso ezberdinetan, izaera sexualeko arazoak jasoko dituzten osasun-profesionalei (lehen atentzioko medikuei, erizainei, terapeuta okupazionalei, etab.) zuzenduriko elkarrizketa labur bati buruz ari gara. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 57 zbk., , UEU, 2006 - apirila-ekaina

- Familiak bere kideen posizio soziala erreferentziatzat transmititzen du: familiako kideen ikasketa-maila, posizio okupazionala, gastu-politika, eta harreman sozialen sarea, besteak beste. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 81 zbk., , UEU, 2012 - apirila-ekaina

Honen baitan, prestazio teknikoak zeintzuk diren aipatzean, badaude komunitarioak izan behar dutenak ere, besteak beste, estimulazioa eta errehabilitazioa lantzeko esku hartzea, arlo okupazionalean esku hartzea edo heziketan zein, alor psikosozialean esku hartzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Gizarte zientziak eta Zuzenbidea, Askoren artean, UEU, 2019

Artritisa duen jendeak terapia fisikoarekin batera, terapia okupazionalaren abantailak aprobetxa ditzake. ETC-entziklopedia   Artritis, Wikipedia

Farmakologikoak ez diren tratamenduak ere kontuan hartu behar dira: psikoterapia, terapia okupazionalak eta tratamendu alternatiboak. ETC-entziklopedia   Dementzia, Wikipedia

Ez dauka sendagairik, tratamendua euskarri eta sintomatikoa da soilik, eta terapia okupazionala lagungarria izaten da eta baita agrafia eta apraxia hobetzeko laguntza psikologikoa ETC-entziklopedia   Gerstmann sindrome, Wikipedia

Faktore okupazionaletan: Erlazionatuta dago berun, egur eta substantzia organikoekin lan egiten diren lan industrialekin. ETC-entziklopedia   Hodgkinen linfoma, Wikipedia

Hau izan zen terapia okupazionala erabili zuen lehen ospitale-programetako bat. ETC-entziklopedia   Laura Alberta Linton, Wikipedia

Okupazionalak diren lesioak normalean neketsuak izan ohi dira, lan gaixotasunaren sortzailea izateko arrisku faktore bilakatuz. ETC-entziklopedia   Tentsio errepikakorrak, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus