Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

off-line (corpusean ez dago; ETCn 77 agerraldi; orobat offline ETCn 95 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian offline agertzen da) iz sareko konexiorik gabekoa; internetik gabekoa.

Helburu horrekin antolatu dute Blogstival izenekoa jaialdia, on line gune gazteen lehenengo off line topaketa. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-04

Horrek aukera ematen du dokumentuak Internetera konektatuta egon gabe aldatzeko, ordenagailuko bertsioan off line egindako aldaketak automatikoki sinkronizatzen baititu sistemak Internetera konektatzean. ETC-prentsa   Berria, 2007-12-05

Dena den, aplikazio hori erabiltzeak hainbat abantaila ematen dizkio erabiltzaileari: off-line lan egiteko aukera, hau da, koberturarik izan gabe deskargatu diren postak irakurtzeko aukera. ETC-prentsa   Berria, 2008-10-29

Premium kontuarekin, horretaz guztiaz gain, sakelako telefonoetan entzuteko aukera eta musika kalitate hobea zein off line entzuteko aukera ematen dute. ETC-prentsa   Berria, 2011-04-20

Orain arte, jada idatzitako dokumentuetatik testua xurgatzeko teknikak izan ditugu hizpide, off line modua hain zuzen, baina bada eskuizkribua atzemateko on line modua ere. ETC-prentsa   Berria, 2011-12-21

Gaztelaniaz 'on line', euskaraz 'off line'. ETC-prentsa   Berria, 2011-05-18

Beraz, off-line mundura pasatzen dituzte on-line munduko kontuak. ETC-prentsa   Argia, 2008-07-06

Elhuyar Ikaslearen Hiztegia kenduta, gainerako lau hiztegiak off line dira; beraz, instalatu ostean, ez dute Interneterako konexio beharrik. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-05

Internet bidez ikusleek emandako botoei esker eman dizkiote hernaniarrari Off-line eta On-line sariak. ETC-prentsa   Berria, 2013-02-15

Diazen arabera, Facebookek ekarri duen aldaketa nagusia off line eta on line espazioen uztartzea izan da. ETC-prentsa   Berria, 2014-02-05

Sareak, hortaz, off-line-ko komunikazioa sustatu du haren kasuan. ETC-prentsa   Berria, 2014-10-04

Partida azkarra, off line txapelketa eta lagunarteko on line partidak jokatzen ahalko dira emakumezkoen taldeekin. ETC-prentsa   Berria, 2015-06-06

Kazetariek, editoreek eta autoreek beren lanarengatik bidezko ordainsaria izatea nahi dut, estudioetan zein etxean egin, on line zein off line zabaldu, fotokopiagailu baten edo webgune bateko hiperesteka komertzial baten bidez publikatuta ere. ETC-prentsa   Berria, 2016-11-24

Bere ezaugarri garrantzitsuenetakoa da off-line ere erabili daitekeela, hau da, ez dela internet konexiorik behar berarekin aritzeko: horrexegatik, askok deitzen diote mendizalearen GPSa. ETC-prentsa   Argia, 2016-06-12

Lanean, eskatu nuen off line publizitatetik sareko publizitatera pasatzeko, eta han ezagutu nuen nire lankide eta bazkide den Goio Telletxea. ETC-prentsa   Argia, 2017-05-21

Zuk aplikazioa hartzen duzu, eta hor duzu informazio guztia: off line da. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-03-25

Off-line-ko enpresak ahanzteke, etorkizunean on-lineko ekoizkinak samaldaka topatuko ditugu nonnahi. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 32 zbk., , UEU, 2000 - urtarrila-martxoa

Hala ez bada, lineaz kanpo (off-line) dagoela esan ohi da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Informaziorako dokumentazioaren oinarriak (2. argitalpena), Teresa Agirreazaldegi, UEU, 2006

Inpedantzia-balioen denborarekiko bilakaera ia baztergarria denez, inpedantzien balio zehatzagoak datu historikoak erabiliz off-line zenbatets daitezke; hartuneen eta etengailuen egoeraren zenbatespena, aldiz, egoera-zenbateslea exekutatzen den bakoitzean egin behar da erabilgarria izan dadin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus