Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uste du ziur asko gu garela 'online' eta 'offline' egoeren arteko esperientzia izango duen azken belaunaldia. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 171 zbk., , 2009 - martxoa-apirila
Horien arabera, Interneten zaurgarriagoak diren umeak offline ere zaurgarri izateko aukera gehiago daukate, eta, bestalde, argi egon behar du biktimek ere arriskuak sor ditzaketela. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 179 zbk., , 2010 - uztaila-abuztua
Esan bezala, ibilbideei jarraitu eta haiek grabatzeaz landa, offline-ko mapak karga ditzakegu bertan. ETC-prentsa Berria, 2012-06-20
Bakoitzaren musika liburutegira sartzea egongo da offline eran edo Internet konexio beharrik gabe. ETC-prentsa Berria, 2013-09-25
Komunikazio offline kanpainetan hemezortzi urteko esperientzia dauka, eta estrategia digitaletan, beste bost urteko esperientzia. ETC-prentsa Berria, 2014-06-05
Halaber, offline kontsumoa abiarazteko ekinbidearen berri eman du; hau da, Interneterako konexiorik gabe ere bideoak ikusi ahal izatea. ETC-prentsa Berria, 2015-09-03
Bigarrenean GPSaren erabilera, ereduak, kudeatzeko programak, offline eta online aplikazioak eta web orriak egiten ikasiko dute. ETC-prentsa Goienkaria, 2013-12-05
Hainbatetan entzun dugun moduan online mundua ez dago offline mundutik aparte, biak osotasun baten parte dira, elkarren osagarri. ETC-prentsa Berria, 2016-01-21
Belaunaldi berriak erdi lo daude offline, baina piztuta amesten dute online. ETC-prentsa Berria, 2019-11-02
Badirudi gaur egungo gazteen onlineko identitate offlinekoa baino gehiago garatzen dela: errazagoa dela pertsona baten identitate digitala ezagutzea, offlinekoa baino. ETC-prentsa Berria, 2019-04-14
Beste alde batetik Facebookek, eta oro har Internetek, online eta offline espazioak uztartzen ditu egun. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 88 zbk., , UEU, 2014 - urtarrila-martxoa
Bizi dugun testuinguru digitalean, funtsezkoa da gaur egungo ume eta gazteek offline eta online arloetan moldatzeko gaitasuna izatea. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017. Gizarte-zientziak eta Zuzenbidea, Askoren artean, UEU, 2017
Kontsumitzaileen begiek, offline, gondola baten aurrean, edota online ere, irudi baten aurrean, duten ibilbidea azter daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 100 zbk., , UEU, 2017 - urtarrila-martxoa
Adibidez, erakusteko agian etengabe eta nonahi online eta konektatuta egotea ez dela ona, espazio eta momentu batzuk behar ditugula offline eta deskonektatuta egoteko, deskantsatzeko, pentsatzeko... ETC-zientzia, zuzenbidea Hezkuntzaren Soziologia, Jose Inazio Imaz Bengoetxea, UEU, 2019
Dagoeneko hiritar/herritar aktibo izateko, offline zein online dimentsioan oinarrizko konpetentziak garatzea ezinbesteko bihurtu da ikasleentzat. ETC-zientzia, zuzenbidea IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019
"Labayru Hiztegia" eta "Labayru Hiztegi Fraseologikoa" online kontsulta daitezke webgunean, eta baita offline ere, Android zein IOS sisteman deskargatu daitekeen mugikor eta tabletetarako doako aplikazioaren bidez. ETC-entziklopedia Labayru Hiztegia, Wikipedia
Prozesuan online eta offline erabiltzekoak diren errekurtsoak azalduko dira. ETC-entziklopedia WebQuest, Wikipedia