Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halare hor gabiltzak hitza hitzari josi eta parrastadan boteaz, denen gustua egin nahian, akaso horixe diagu oztopagarri: denen gustua egin nahia. kotoia zuzenean Lagerreko eritegian saltzeari dagokionez, behin egin nuen aproba, baina oztopagarriegia zen eta kotizazio eskasa zuen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.
Lehenengo eta behin, zientzia-ikerketaren beraren jarduneko gorabeheraren bat gerta daiteke zientzia-ezagueren oztopagarri. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.
Haurraren [...] begiradatik hurbil dagoen perspektiba hori beste edozein bezain zilegi dena, jakina, testuaren sinesgarritasunaren eta eraginkortasunaren oztopagarri gerta daiteke, eta gertatzen da liburu honetan. Berria - Kultura 2006-04-04
Ontzi eta gainazal egokien faltan, bada, lapurgai idealak solidoa, hondagaitza, ez oztopagarria eta, batez ere, berria izan behar zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.