Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ozpin 1 iz ardoaren hartzitzetik sortzen den isurkari mingotsa, janari batzuk prestatzeko, edo barazkiak-eta ontzeko erabiltzen dena.

Bazen han pitxer bat ozpinez betea.  Elizen arteko biblia   Jn 19,29

Arrautza ozpinetan utziz denbora luzean, azala bigundu eta desegin egiten zaio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.

Belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion.      - 0. orr.

Landare produktuak, ozpinetan onduak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Ozpinetan beratutako tipula.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 30. orr.

Nola ozpina ahorako eta kea begietarako, hala alferra lanean hartzen duenarentzako.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,26

Maisuak gaitz bitxiren bat dauka, egunero hartzen du, denen aurrean eta zangaka, botila bete ozpin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.

Mahaiaren gainean dagoen ontziterian ozpina, olioa eta gatza ikustean kultura, hein batean, arimara ahoaren bidez iristen dela esateko gogoa egiten zait.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 304. orr.

Metodologia horrekin 2000 urteko apirilean argitaratu zuen ozpineko euliaren (Drosophila melanogaster) genoma osoa, bere 14.200 geneekin, Science aldizkarian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

Ozpina bezain jenio bizi eta mina zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ozpin-pepinoen postuari garraztasuna zerion. Ozpin usainak eztarria mingosten zion leunki. Piper morroaren esentziazko ozpin-lurrinetan beratutako hegaluzedun carpaccioa, parrillan erre ondoren saltsa bizkaitarrean beratutako patata eta itsaskien salda apartsua. Pagauso pauma-isatsak, oilar nanoak, basaahateak, usapalak eta usoak, Mozanbikeko kanario txiki-txikiak, Bengalako urdinkarak, sabel-laranjak, ozpin-isatsak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Ozpin-bainu batean murgildu zuten, eta joan egin zitzaion gaixotasuna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.

Ozpin-botila baten etiketa deszifratzen saiatu zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 14. orr.

Ozpin-basokada gaitza edanarazi genion geure adiskideari, baina, bederen, gerla dagoeneko galdua zuelako seinaletzat hartzeko bertutea izan zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

Beste zazpi litro esne berotu, ozpin neurria bota, eta bihar goizera arte uzteko eskatu diot.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Olio-ozpinezko arrandegi bat ere bazen -Buenetxeatarrena-; hango produktu gaziek eragintzat jo beharko dugu, partez behintzat, gudariek sentitzen zuten egarri ase ezin hura.  Askoren artean   «Rataplan» - 31. orr.

Arratsalde aspergarri bati gatz-ozpin bihi bat eransteko broma, egin nuen neure baitan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

· Gatz-ozpin-olioarekikoak maneatzen hasten da gero.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.

4 irud/hed

Biok bat-bat eginda ibili ginen, eztietan zein ozpinetan, eta, orain zer eta bion arteko lotura hautsiko zuen, eta bertan behera utziko ninduen. Eztia zor duenak ozpina onartu behar du.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.

Propio, ozpin guztia zaurira isuriz, egin nuen horrela, nire bizitzan ere halatsu jokatu baitu beti Teresak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 158. orr.

Ardo gozoa ozpin bilakatu zitzaidan, hala deliberatu gabetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 32. orr.

-Ez dut berriro ezkontzaren ozpinetik edan nahi!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.

Maitasunaren ozpinak dastatzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.

Euskaldunak, etxetik urruti izan arren, elkarrekin egotearen poza agertzen du maiz kronikagile eibartarrak; baina, horren ostealdean, garden agertzen ez duen guztiaren ozpina antzematea ez da hain zaila.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 55. orr.

Italiako idazleek berebiziko gatz, ozpin eta piperra ateratzen jakin dute dialektoen erabilera literarioari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.

Ez zaizkit porrotaren ozpinetan ibili zale direnak gustatzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.

Ozpin-putzu hori ez da pare bat hitz entzun gabe geldituko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 143. orr.

Nota gorenekoaren eztiak ez zidan oharraren ozpina gozatu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 62. orr.

Frantziaren eta frantsesen kontradikzioneak argitarat emaiten ditu idazleak, ozpinean bustitako umorearekin.  Herria   2004-07-08

• 5 izond erretxindua.

Ordu laurden batez harrera-mahai bakartiaren aurrean itxaron ondoren, tirriki-tarraka etorri zen agure ozpin batek gelarik ez zegoela jakinarazi zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 67. orr.

Nik esango nuke K pertsona ozpina dela, kasik ni baino ozpinagoa.  Berria - Kultura   2004-11-06

-Aski behar -eztitu da orain arteko ahots ozpina.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 14. orr.

Kristal gardenetatik haren bisaia ozpina ikusten ahal zen, Lokaleko arduradunarekin mokokan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Horixe izango zen haren handiuste faltsua, haren irribarre gailena eta haren oldarkeria ozpinari aurre egiteko moldea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.

Don Mariok, Fisikako klasean oholtzara deitzen hinduenean baino kolore ozpinagoa eman zaik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak adizlagun edo izenondo balioa duela)

Garratz mintzo zen, bisai-ozpin, nagusi batek menpekoari errieta eman behar dioneko baldintza gutienekoak betez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Hi ikusita mutur-ozpinena ere irriz urratzeko maneran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.

7 mari-ozpin ik mari 27.
8 ozpin pepino ozpinetako pepinoa.

Ozpin-pepinoen postuari garraztasuna zerion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

9 ozpinetako pepino pepino txikia, ozpinetan ondua.

Janariak prestarazten zizkion kanporako, okela errea eta txerri saiheskiak ozpinetako pepinoekin eskatzen zion bereziki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.

Odolki hotza, saltxitxoi xerrak, txerri okela gazitu puska bat, ozpinetako pepinoak eta antzara gantza zerbitzatu zizkien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

Neskatila bat, ozpinetako pepino gazi eske, eta zalgurdi-gidari bat, lukainka bat erosi zuena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.

Lisak platera pisatu eta jelatina eta ozpinetako pepinoak erantsi behar izan zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gatz ozpin (4); mari ozpin (3)

eztia eta ozpina (3); ozpina edaten (3)

mari ozpinak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus