Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ozentsu izond ozentasunez betea, ozena.
Aditzaleek ere arras ongi ulertzen zuketen, predika aulkitik boz ozentsu batek zabaldu erakaspena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.
Jainkoaren Etxetik Tadjik, Fanch, Marcel eta Mario zakuak gauza ozentsuz hanturik jalgi ziren, harroki. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.