Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ozentasun 1 iz ozena denaren nolakotasuna.

Usoak antzo, Big Joe eta biok ere sor eta lor ginduzkan kanpai-hotsen ozentasun bortitzak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.

Hi eta biok han, errezo azkengabeak errezatzen, berak ezer entzuteke, hik eta biok ezer entzuteke, gauaren azpiko haizearen ozentasunean galdurik den-dena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 107. orr.

Liluratu egin gintuen Txatoren irtenaldi ezusteko hark, izenak ozentasun sorgina zeukan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

Giza entzumenak hautematen duen gutxieneko ozentasuna dezibel (dB) bat duena da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

Aurreko esaldietan erabilitako konparazio atzizkiak ozentasunaren erlatibotasunari dagozkio: hotsak ez dira ozen edo ahul, beste bat baino ozenago edo ahulago baizik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.

2 (fonetikan, kontsonanteez mintzatuz)

Prosodiaren osagaiok (garaiera, ozentasuna eta luzera) gauzatzen dute azentu deritzona.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 93. orr.

Silaba bat nabarmentzeko baliabide linguistikoak hiru dira: indarra (ozentasuna baldintzatzen du), maiztasuna (garaiera baldintzatzen du) edo luze-laburra (iraupena baldintzatzen du).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Beste muturrean kontsonante herskariak dauzkagu eta, bion artean, ozentasun gehiagotik gutxiagora zerrendaturik: hurbilkariak, urkariak, sudurkariak, igurzkariak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Industria elektronikoak eta hegazkin industriak jende kopuru handiak jarri dituzte ozentasun-muga normala baino haragoko soinuen eraginpean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.

Ematen zaien indarraz gainera, aintzat hartu behar da hotsak berez direla ezberdin ozentasun eskalan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.

Kontsonante-bokal hurrenkera silabaren ozentasun egiturari egokitzen zaio.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, fonetikan)

Garunean, ozentasun-, garaiera- eta tinbre-sentipen bihurtzen ditu bulkadok datu-prozesaketarako sistema landu batek, eta jatorrizko soinuaren norabideari buruzko zenbait informazio ere ematen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus