Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen ez ozenki ez apalki mintzatzen, gisakoa zen tonuan baizik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.
Emeki eta gero ozenki. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 166. orr.
Isilekoak esaten dizkiote elkarri, eta aldizka ozenki egiten dute algara. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 58. orr.
Arnasa ozenki hartuz, autoko atea bortizki zabaldu zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 31. orr.
Weldon jaunak orrialdea pasatu eta ozenki aharrausi egin zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 144. orr.
Nire andreak azkena aditu bide zidan; bafaka ari zen ozenki. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.
Ozenki eta gogotik ari zen xurga eta xurga. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.
Sartzean eztul egiten du ozenki, hango egoera ikusita. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.
Gizonekin ozenki hitz egin beharra dago: jendeak zarata gehien egiten duenari aditzen dio. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 216. orr.
Stan-Leyk barre egin du ozenki.-Ez dakit hau leku fidagarriena denetz... -pentsatu zuen oskol biltzaile zaharrak ozenki-. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 190. orr.
Horrelakorik ez, otoi! -itzuri zait ozenki, Tolosako nire gelan, atzealdetik, trenaren zaratak nire oihua itotzen zuelarik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 273. orr.
Jende guztia haren ondoren igo zen, xirula joz eta beren poza ozenki azalduz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 62. orr.
Zaila da askotan ozenki salatzea isilik gorde nahi izaten den zerbait. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.
Dudley negarrez hasi zen ozenki. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 26. orr.
Orduan, negarrari eman zion ozenki. - 0. orr.
Ozenki egiten zuten deiadarka, esanez: [...]. Elizen arteko biblia Ap 6,10
Zer gertatu den esaten du ozenki denen aurrean.'Hau egingo dut, bestea egingo dut' ozenki esaka dabiltza beti haurrok. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 15. orr.
Hurrengo jokoan ozenkiago mintzatu zen: "bost dolar jokatuz milioi bat irabaziko dut". Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 78. orr.
Gogoan dugunaren ozenki erratea ez da zuhurki jokatzea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 60. orr.
Aldarrikapena egin bezain laster [...] Te Deum laudamus ozenki kantatzen hasi ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.
Denok batera ari ginen kantuan, ozenki ari ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 30. orr.
Aitak denok larrainean errenkadan jarri eta ozenki Aitagurea esanarazten zigun. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.
Ez zen norbait zerbait ozenki irakurtzen aditzen nuen lehen aldia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.
Ozenki irakurri nuen haren izenburu bukaezina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
-Mesedez, Mitxel, hitz egiten ari natzaik -esan zidan Adak, Spencer Tracyk utzitako hutsunea ahots ozenmin batez harturik-. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.
egin zuen ozenki (9); esan nuen ozenki (3); esan ozenki (11); esan zuen ozenki (23); galdetu zuen ozenki (3); hasi zen ozenki (11); irakurri zuen ozenki (3); oso ozenki (5)
ozenki aldarrikatu (3); ozenki aldarrikatzen (4); ozenki egin zuen (4); ozenki egiten (4); ozenki erran (3); ozenki esan (25); ozenki esan zuen (14); ozenki esanez (4); ozenki esaten (6); ozenki gaineratu (3); ozenki gaineratu zuen (3); ozenki hitz egin (6); ozenki irakurri (9); ozenki irakurri nuen (3); ozenki irakurtzeko (3); ozenki irakurtzen (5); ozenki kantatzen (3); ozenki mintzo (5); ozenki negarrez (3); ozenki salatzen (3)