Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasperen ozena ateraratzen genuen orduan, espantatuak baino gehiago, doi bat tronpatuak heriotzaren lan azkarraz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.
Dudleyren korrokada luze ozen batek ito zituen haren hitzak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 9. orr.
-O, Jones jauna -esan zuen ahots ozen eta alaiaz, eta dardar egin zuen, jelatinazkoa balitz bezala. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
Bere artean mintzo zen arren, ahotsa ozena zuen, lodia, eta primeran aditzen zitzaion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 181. orr.
Horiek guziak bere boz ozen ederrarekin. Herria 2005-12-01
Xuxurla batetik edo hostoen firfiratik hasi eta izadiko hotsik ozenenetarainoko eskalan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.
Oso dotoreak eta anpurusak ziren, bai beren soinekoetan, bai beren hizkera ozenean ere. Txillardegi «Putzu», 1999 - 313. orr.
Zur eta lur geratu nintzen, ezkontzeko proposamena algaraz eta barre ozenez hartua izan baitzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 325. orr.
Ongi ezagutzen dut barre txiki hori, oso ozena eta sudurkaria. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 224. orr.
Musika ateratzen zen etxetik, oso musika ozena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 82. orr.
Medikuak pauso luze eta ozenak eman zituen Morse andrearen pisurantz aurrena eta haren logelara gero. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.
Norbait ari zen ate-joka ozen eta tematian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 62. orr.
Hotsak ez dira ozen edo ahul, beste bat baino ozenago edo ahulago baizik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.
Uluak gero eta ozenago. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 183. orr.
-Ordu erdi, ordu erdi -Ximurrak, gero eta ozenago-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.
Erakunde ekologisten eta Errusiako gizarte zibileko beste hainbat talde zein gizabanakoren protesta ozena eragin du Siberiako petroliobideak. Berria - Gaiak 2006-04-27
Eskandalua ez zen oso ozena suertatu; aipatu zen egunkarietan gertakizuna, baina gure inizialekin soilik. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 44. orr.
Intentsitatea gehitu ahala, soinu ozena zena sentipen mingarri bihurtzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.
Aintzat hartu behar da ozen hitzaren esanahia askoz hobeto datorkiola ingelesez sonorant terminoaz jasotzen den kontzeptuari. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.
Guretzat ezagunenak kontsonante ozen albokariak dira (l, ¥). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.
Gogora dezagun kontsonante ozenak herskari direla neurri batean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.
Haatik, bilakabide sintagmatiko bati esker, kontsonante ozenen aurreko txistukariak ahostundu egiten dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.
Hizketa hotsen sailkapenaren aldetik, ozen eta trabari elkar osatzen duten multzoak dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.
· Horregatik esaten da bokalak direla hots ozenenak, bokalak baitira ahotsbide irekienaz ahoskatzen diren hotsak, biriketatik datorren aireari indartsuen ateratzeko aukera ematen diotenak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 123. orr.
Dionisos egongelatik purrustadaka ari zen, erdi ahapean erdi ozen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 28. orr.
-Jaun-andreok -hasi zen ozen, isiltzeko keinu eginez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.
Tira, asmatu beste kontu bat! -ozen mintzatu zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.
-Ez al duzu pixka bat berotu nahi, Evans andrea, oheratu baino lehen? -esan zuen ozen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 135. orr.
Mundu iluna azkar ari zen limurtzen, eta haizea ozen zebilkion belarrietan kantari. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 13. orr.
Oihua ozen aditu da eta lubaki osoan zehar oihartzun egin du. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.
Platonoven zurrungak ozen entzun ziren gela osoan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 468. orr.
Eta nola ez zuela, ba, entzungo, erantzun zidan, telebista hain ozen jarrita egonda, eta ea zergatik ez nion esaten lehorreko marinel hari aparatua itzaltzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.
Mukiak ozen zintzatu zituen Antoniak eskuturretik ateratako zapiaz. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 33. orr.
Gero, frantsesez eta ozen, paisaiari edo bidaiari buruzko zerbait esaten nuen, gidariak susmo txarrik har ez zezan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 333. orr.
Irakur ezazu ozen, nahi dituzun argitasun guztiak emango dizkizut. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 92. orr.
"Erlaitz soil batetik" irakurriko du ozen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 30. orr.
Ez dira ozen esateko gauzak, hauek! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 89. orr.
Zoram idazle mazedoniarra protestaka hasi zen, ozen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 326. orr.
Haren isiltasunak ozen esaten zuen: ez diat aitarik izan, aitarik gabe jaioa nauk. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 105. orr.
Ozen-ozen mintzo zen, segizioko guztiek garbi aditzeko maneran. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.
-Ez zen erraza izango frogatzen -pentsatu zuen Perrettek, ozen-ozen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.
Eta neguko goiz hartako isiltasun tragikoan haren ahotsa aditu zen, ozen-ozen, piketearen aurrean jartzen ari zelarik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.
Lehengoan esan zidaan ordenagailua bat-batean pizten zitzaiola goizetan, eta musika jotzen hasten zela, ozen-ozen, eta ea nik egiten ote nion. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 80. orr.
Baina, tupustean, isiltasuna entzuten hasi nintzen ozen-ozen: gurasoei arazoak eta oinazea beste deus ekarri ez zien egoera baten xuxurlak; egunero bizi zituzten egonezin eta larrimin isilak, ezin zutelako jakin nolakoa izango zuten etorkizuna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 139. orr.
ahots ozen (27); ahots ozen batek (5); ahotsa ozen (4); ahotsak ozen (4); algara ozen (6); algara ozen bat (5); argi eta ozen (8); arnasa ozen (3); barre algara ozen (3); barre ozen (3); boz ozen (7); danbateko ozen (7); danbateko ozen bat (4); dei ozen (3)
egin zuen ozen (3); esan nuen ozen (4); esan zion ozen (4); esan zuen ozen (20); eztarria ozen (3); garrasi ozen (5); harro eta ozen (3); hitz ozen (3); hots ozen (8)
izena ozen (4); karraska ozen (4); karraska ozen bat (4); kolpe ozen (3); kontsonante ozen (3); mintzo ozen (5); musika ozen (4); musu ozen (3)
oihu ozen (6); oihu ozen bat (3); oihua ozen (3); oso ozen (13)
ozen abestu (3); ozen adierazi (4); ozen aldarrikatu (10); ozen aldarrikatzen (3); ozen ari (13); ozen ari zen (4); ozen asko (3); ozen atera (3); ozen bota (3)
ozen entzun (26); ozen entzun ziren (8); ozen entzunarazi (3); ozen entzungo (4); ozen entzuten (11); ozen entzuten dira (3); ozen erantzun (5); ozen esan (29); ozen esan zuen (9); ozen esateko (6); ozen esaten (10); ozen eta argi (6); ozen eta garbi (6); ozen eta garden (3); ozen eta zorrotz (3); ozen hitz egin (10); ozen hitz egiten (9)
ozen irakurri (4); ozen irakurtzen (12); ozen irakurtzen hasi (4); ozen jarrita (3); ozen mintzatu (6); ozen mintzatu zen (3); ozen mintzatzen (6); ozen mintzo (3)
ozen oihukatu (4); ozen ozen (13); ozen salatu (9)
soinu ozen (5); txilio ozen (3)
ahots ozena (9); ahots ozena entzun (3); barre algara ozena (4); barre ozena (4); hasperen ozena atera (3); hots ozena (10); hots ozena entzun (4); musika ozena (6); oihartzun ozena (3); oihu ozena (3); oso ozena (4)
ezin ozenago (10); gero eta ozenago (51); geroz eta ozenago (4); inoiz baino ozenago (7); ohi baino ozenago (3); ozenago entzun (11); ozenago entzuten (27); ozenago entzuten da (6); ozenago esan (14); ozenago esan daiteke (3); ozenago hitz egin (5); ozenago hitz egiten (4); ozenago mintzatu (5)
gero eta ozenagoa (18)
gero eta ozenagoak (10)
ahots ozenagoz (3)
ahots ozenak (6); hots ozenak (5); kantu ozenak (3); kontsonante ozenak (7); musika ozenak (3); oihu ozenak (8)
boz ozenarekin (3)
ahots ozenaz (3)
kontsonante ozenen (10)
oihu ozenenak (3)
ahots ozenez (47); ahots ozenez esan (5); ahots ozenez irakurri (3)