Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ur-laster ozeanikoen aldaketetan auskalo zenbateko eragina duen... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.
Mendebaldeko Kristau Zibilizazioak itsasketa ozeanikoaren teknika menderatu zuen arte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.
Espainiako klima desberdinak azaltzen ariko zen, eta ozeanikoa iritsi zenean -gurea, alegia, irakasleak berak gogorarazi zigun bezala-, besteak beste ezaugarri hauxe eman zigun, hots, urteko ia egun guztietan egiten zuela euria. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 95. orr.
Garbi dago garraio ozeanikoa garapen horiek eragozteko "botila-mutur" itogarria gertatuko zela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 344. orr.
Egunkariek ere, Paulino Uzkudun eta Paco Buenoren garaiko argazki hautseztatuak kaxoien hondo ozeanikoetatik berreskuratu eta beren argazkilari eta bekarioak zakurren gisan bota zituzten Pasaiako gimnasiora. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.
-Bi titi ozeaniko. «Kuskue tanden», 2004 - 122. orr.
Zure bular ozeaniko horien plaian hondartu nahi nuke... «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.