Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren auzolagunak festazale porrokatuak baitzituen, Ruseko lurjabe ozar horietakoak, bizimodu barreiatua daramaten aitoren seme horietakoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.
Haren ikasle-jendea hain zen itxuraz bihurria, ozarra eta urduria, ezen inolako ordenarik gabeko haur-saldo hezikaitz iritziko baitziokeen beste edonork. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.
Makila ez zuen makulutzat erabiltzen (ez zuen beharrik), baizik eta alaikiro jiraka erabiltzeko airean, eta bidera irteniko txakur ozarregiak paretik kentzeko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.
Kapitainak ikusi orduko neurtu zuen laguntzeko bidali zioten agentea: gaztea eta ozarra, Edward Mille eskarmenturik gabeko hasiberri handikote eta baldarra iruditu zitzaion. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 138. orr.
Ezin zituen begiak saihestu bere so ozarraz, irria ezpainetan igerika eta kokotsa esku ezkerrean bermaturik hari beha zegoen emazte gaztearengandik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.
Zein gizonek ez zukeen bere biziaz ordainduko ausardia ozar hori? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.
Indar ikaragarri handia eta lasaia adierazten zuen, ezin garaituzko irmotasuna, adore hotz eta ozarra. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.
Berez harroa eta larderiatsua zen arren, ordu arte inoiz ez zuen hain jarrera harro, ozar eta larderiatsurik hartu. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 88. orr.
Nabarmenegiak eta ozarregiak iruditzen hasi zitzaizkion haien manera bizi eta arinak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.
Orduan ustekabean mairuaren ahotsa altxatu zen, apaiza bere onetatik atera zuen etsipen ozar horren izpirik gabe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 246. orr.
Deabruzko begiak, bizitasun basati eta heriozko batez, begira-begira neuzkan milaka lekutatik, [...] eta nire irudimenak gauza irreala bailitzan ezin ikusi zuen su baten gar ozarraz distiratzen zuten. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.
Hark bakarrik zuela, ozar eta hantustetsu, bere gaineko existentzia baterako eskubidea. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.
Ergel alaenak uste izan zuen ozar begiratzen niola, erronkaz, eta bat-batean deiadarka hasi zen. nire senak okaztagarrienetik eta deitoragarrienetik duena azaleratzen zaidanean izaten dudan aieru eta begirakunearekin ari natzaiola begiratzen, ozar eta lotsagabe. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.
Orain ozar eta harro hitz egiten zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 246. orr.