Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oxta
1 oxta-oxta adlag adkor ozta-ozta.
Eta nire ama bakarrik, kandelen artean; haren aurpegi zurbila, eta haren hortz zuriak oxta-oxta agertzen zirela heriotza ubelduak gogorturiko ezpain moreen artetik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 107. orr.
Iruñekoa beste kontu bat da; han oxta-oxta iristen dira 45 litrora. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 230. orr.
Iberiar deitu penintsulan, %17ra oxta-oxta iristen omen ziren alfabetoaren berri zutenak orduan. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.
Bihoakizu, iraileko azterketa oxta-oxta igarotzeko balio dezakeen itxulpentxo herrena: [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 391. orr.