Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oximoron 1 iz erretorika figura, kontrako esanahiko bi hitz elkartzean datzana.
Oximoron hutsa dirudi "errege errepublikazale" bikoteak, baina halaxe izan omen zen Amadeo Saboiakoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 237. orr.
Bazuen ibileran (oximorona onartzeko modukoa bada) halako baldartasun graziaz bete bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.
Oximorona dirudi, ika-mikak itxura batean behintzat, nekez baitira elkarren aldekoak. Baina, "Euskal Herria" delako hori ere ez ote duk ba beste "oximoron" bat? Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 76. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Holaxeko oximoron jasa egunero, orduero, lekuero!, mirari dirudite halabehar nahastuok, edo patologia, edo ez dakit nola deitu ere. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.