Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Marrubizko xanpuaren usainaz osoki jabetzeko, zabal-zabal ireki ditu birikak, Amazoniako oxigeno guztia aurrean edukiko balu bezala. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.
Arnasa hartzeko indarra egin dut, giharrak oxigenoz betetzeko, kirolari onek bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 173. orr.
Muskuluko oxigenoaren kopuru txiki bat baino ez da konbinatzen hemoglobinarekin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.
Oxigeno gehiago lortzearren, arnasa azkarrago hartu behar izaten. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 67. orr.
Oxigenoa eman behar izaten zioten, itoko ez bazen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 154. orr.
Buruari oxigenoa faltatuko balitzaio bezala da. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 175. orr.
Zainketa intentsiboen unitatean zegoen, eta oxigenoa eta antibiotiko zain-barnetikoak ari zen hartzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.
Hogei ordu zeramatzan han, salbutamol inhalazioak hartzen, aldizka oxigenoaren hodira konektatuta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.
Arnasten dugun aire berriak % 21 oxigeno eta % 0,03 karbono dioxido du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.
Litro bat oxigeno odolera bidaltzeko, hogei bat litro aire arnastu behar dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.
Arnasan ere hartzen du parte pixka bat larruazalak: orduko 150 ml oxigeno (batzuetan gehiago) hartzen du, gutxi gorabehera, eta beste hainbeste karbono dioxido kanporatzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.
Truke horren ondorioz, oxigeno gutxiago eta karbono dioxido gehiago dago biriketako airearen konposizioan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.
Bizitza-forma orok [...] bi gauza behar ditu: elikagaia eta oxigenoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.
Konposatu inorganiko bat da hezur-minerala, kaltzioz, fosforoz, oxigenoz eta hidrogenoz osatua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.
Zain barneko orratz bat besoan sartuta neukala eta plastikozko oxigeno-hodiak sudurzuloetan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.
Oxigeno zirkuitua, berogailu zirkuitua, hegazkineko gizonen arteko komunikaziorako telefono zirkuitua antolatzea. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.
Oxigeno bonbonatxo bati loturik bizi zen, eta ezin zen aulkitik mugitu ere egin hura gabe. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.
Hilaren hasieran, beste 14 haur hil ziren erietxe berean, langileak eta oxigeno botilak falta zirelako. Berria - Gaiak 2004-09-29
Oxigeno maskarekin hatsa hartzen zuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 61. orr.
Ospitaleko kirofano ondoko gelan da, sendagile eta erizainez inguraturik, oxigeno-maskara musuan, eskumuturrak zulaturik... Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.
Umeak bihotzeko eta biriketako arazo larriak zituen, eta, horregatik, oxigeno makina bati lotuta izan zuten beti. Berria - Gaiak 2004-11-13
Ez fidatzeko, aterkiaz arduratzen garen bezalaxe, bakoitzak bere oxijeno-motxila eraman beharko zuela bizkarrean, eskola-umeak bezala, kalera irtetean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.
Luzaz jarduten nuen irudikatzen, paperean marraztuz, silizio, oxigeno, burdina eta magnesio katea luzeak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.
Horretarako, oxigeno kurbak erabiltzen dira eta kurba hori lortzeko ibaiaren oxigeno maila neurtu behar da. Berria - Gaiak 2004-01-23
Odoleko oxigeno mailak jaisten hasi ziren. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.
Iraupen-lasterkari batek ere oxigeno-zorra ordaindu beharko du lasterketaren amaieran, gorputzak ezin baitu oxigeno-gaindikinik hartu berehalako premietarako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.
Oxigeno hornikuntza kontrolatzen ari naiz, hain zuzen, oso bizkor ari baikara igotzen: sei mila eta zazpiehun metro. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.
Oxigeno-hornidura nahikoa ez bada, [...] beste prozesu bat izaten du glukogenoak: azido laktiko bihurtzen da, eta energia apur bat askatzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.
Animalia askotan, garbi bereizten dira denbora luzean esfortzu jarraituan jarduteko egokituta dauden muskuluak (oxigeno-horni ona behar dutenak) eta bat-bateko ekitaldi laburretarako eginak, oxigeno beharrik gabe muskuluan dagoen ATPa eta fosfokreatina darabiltenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.
7 itsaspekari erruso ziren itsas pazifikoan beren batizkafoan preso gertatuak oxigena erresalbua arras xuhurtua bizpahiru egun hartan. Herria 2005-08-11
Touchagueseko herritarrek oxigeno faltagatik hil zela esaten zuten, Everest igotzen ari zela. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 111. orr.
Tabakoarena oxigeno eza dela-eta gertatzen bide da. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 155. orr.
behar adina oxigeno (4); oxigeno asko (3); oxigeno faltagatik (3); oxigeno faltak (4); oxigeno gehiago (14); oxigeno gutxi (3); oxigeno gutxiago (4); oxigeno kantitatea (3); oxigeno maila (6); oxigeno makina bati (4)
helioa eta oxigenoa (3); odoleko oxigenoa (3); oxigenoa behar (4); oxigenoa eman (3); oxigenoa ematen (3)
oxigenorik gabe (15); oxigenorik gabeko (3)