Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pickwick sindromean, arnasaren depresio larria eta odol guztia oxigenatzeko gutxiegitasuna gertatzen dira, garuneko arnasgunearen depresioari lotuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.
Gibelak badu, hala ere, beste hornibide bat, gibel-arteria, ondo oxigenaturiko odola presio handian bidaltzen diona, zain-odolarekin nahasteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.
Giharrak indartzen ditu, birikak zabaltzen, burmuina oxigenatzen eta tentsioak lasaitzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 22. orr.
Irekian denez, hobeto oxigenatzen gara. Berria - Kirola 2004-08-10
Errekak onera egin duela ukaezina dela dio, ez bakarrik ura lehen baino askoz oxigenatuago dagoelako, baita sedimentuetan metal astunen kontzentrazioa murriztu delako ere. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Korrikaldiak eta iraupen eskia egingo dute, eta, jakina, oxigenatu. Berria - Kirola 2006-02-18
Murtzian egon duten egonaldiaren helburuetako bat hori izan da, hain zuzen, burua oxigenatzea, Zubietako errutinatik aldentzea. Berria - Kirola 2006-04-01
Auzitegi Nazionaleko auzi politikoak politikaren jokalekura ekarri behar dira, eta hor oxigenatu. Berria - Harian 2005-10-20
Kotoi puska bat ur oxigenatuarekin blaitu eta bisaia igurtzi zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.
Ezagut ez zezaten, ur oxigenatua eman zuen kalparrean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 233. orr.
Arteriok aortatik irteten dira, eta hornibide nagusitik gorputzeko beste organo eta ehunetara desbideratzen dute odol oxigenatu berria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.
Izan ere, campuseko cocktail party-an ezagutu zuenetik ezin zuen errubia oxigenatu hura burutik kendu, eta zirt edo zart egin beharra zegoen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 91. orr.