Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Afganistango gerran ere uranio pobretua erabili izanaren zantzuak daude eta uste da 1.000 tona oxido erradioaktibo dagoela herrialdean. Berria - Mundua 2004-06-25
Negutegi efektua eragiten duten isurketak (karbono dioxidoa, metanoa eta oxido nitrosoa) «askoz ere urriagoak» dira trenbideko garraioan, errepidean baino. Berria - Euskal Herria 2004-06-19
Beste bost gas ditu jomugan itunak: nekazaritzak eta zabortegiek askaturiko metanoa, ibilgailuek isurtzen duten oxido nitrosoa eta industria prozesuetan sorturiko PFC, HFC eta SF6a. Berria - Harian 2005-02-16
Ordutik, oxido mailak %60 egin du behera. Berria - Gaiak 2004-03-12
Ust Sisolskeko mutilak karbono oxidoa arnasteagatik hil ziren, eta horrela lurperatu zituzten, itota hil balira bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.
Nitrogeno oxidoa amonio nitratoa kontu handiz berotuz prestatzen da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.
Erregai-pilak elektrizitatea eta beroa sortzeko erabilitakoan, CO2ren emisioak %30 jaits daitezke, eta nitrogeno eta sufre oxidoak mila aldiz gutxiago emitituko dira. Berria - Gaiak 2006-02-10
Neutralizatu beharra zegoen [...] berun oxido askeak eragiten zuen basikotasun gehiegia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.
Merkuriorik gabeko zilar oxidozko pila sortu du Sony [...] etxeak. Berria - Gaiak 2004-09-30
Titanio oxidozko estaldurak hobeak direla diote adituek. Berria - Gaiak 2004-03-12
Ferrojel bat disolbatzaile batek puztutako sare polimeriko bat da, burdin oxidozko nanopartikulez betea. Berria - Gaiak 2004-09-30
Kasu honetan zink oxidozko nanopartikulak erabiltzen dira erradiazio ultramorea xurgatzeko. Berria - Gaiak 2004-09-30
· Plutonio oxido hautsa ordu gutxitan zabalduko litzateke eremu handi batean. Berria - Gaiak 2004-10-05
Europako Batasunak nitrogeno oxido isuria murrizteko jarritako helburuak betetzeko. Berria - Gaiak 2004-03-12
Eta, ihes egiten du oxido karbonoak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.
nitrogeno oxido (6)
nitrogeno oxidoa (4)