Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
outsider iz ohiko joeretatik at dagoen pertsona.
Neska madrildar bat zen, izenez Pilar oker ez banago, hippy, pasota eta outsider samarra. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 96. orr.
Ni beti outsider-a izaten nintzen bazkari haietan: lehengusuen artean zaharrena, handiegia nintzen txikien jolas inozoetarako, txikiegia handien solas serioetarako. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 65. orr.
Ni guztiz sistematik kanpo dagoen idazlea sentitzen naiz, outsider totala. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 43. orr.
Outsidera izateak zer dakar onetik eta zer txarretik? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 48. orr.
Guztiak Zinemaldian ikusiko dira, gaur arte, outsider bat izan da. Berria - Harian 2005-09-15