Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oinez egunero hogeita bostetik gora kilometroko bideak egiten zituen, besoetan otzara bana, otzara bion artean hirurogei eta hirurogeita hamabost kiloko kargak eroanez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.
Forondako aireportua egiten hasi zirenean, kasualitatez 5.000 txanpon baino gehiago zituen otzara aurkitu zuten. Berria - Kultura 2004-04-08
Krepe-paperezko otzarak, menda-zaporeko gozoki trinkoz mukuru beteak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.
Saskien, larruzko poltsen, otzaren nahaste-borraste hark. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.
Astoen bizkarrean otzaretan ekartzen zuten, ez dakit nondik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.
Goizeko seietan hasten zen benta, arrainak otzaretan edo kaxetan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 368. orr.
Upelak, suilak, pitxerrak, morkoak, tina euskarridunak eta euskarrigabeak, otarretxoak, saskiak, emakume nekazariek liho-sortak eta bestelako huskeriak eramateko erabiltzen dituzten otzarak, lertxun-zur finezko kutxak, urki-azal txirikordatuzko ontzi biribilak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.
Saski luzexkoak eta otzara motzak errenkadan jarrita zeuden, oihalez edo lastoz estalirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.
Gubbioko hiritar batek ere bere semetxo elbarria santuaren hilobira otzara handi batean eraman zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.
Otzara handiak zeroatzaten haietako askok, eta jesarrita zeudenek behintzat lanak zituzten hain zer handiak jesarlekuen mugetara ekartzen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 84. orr.
Hippy izan zireneko garaietan bere lagunekin egiten zituen gauzak egin ahal izango lituzke berriro: joskintza etnikoa, buztinezko ontzien dekorazio etnikoa, otzara etnikoak, turistei saltzeko idunekoak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 199. orr.
Bazkaria otzaran sartu eta egun-pasa joaten ziren. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 180. orr.
Emakume bat zen, otzara bete ogi eder, arrain, izkira-pastel, ezti eta mahats bildu berriak ekarriz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.
Nonahi topatzen zuten, enkanteetako bulegoetan, otzara piletan, zabor ontzien artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.
· Patxik, pilota-otzarak zeramatzanak, Carusoren alboan jesarrita, bere aulkiari sakatuz harengana hurreratu eta harekin kantuan bat egin zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 121. orr.
Krepe-paperezko 4 gozoki-otzara: 0,28 $. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.
Orduan, txaloen eta algaren ostean zabaldu zen isiltasuna, otzara batean inoiz sartu den hustasunik mingarriena izan zen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 279. orr.