Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harro lotsagabeak otzantasunera erakartzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.
Nire otzantasuna eta nire lotsa desagertu egin dira. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 119. orr.
Pentsa nolako ordena, malgutasun eta otzantasunez betetzen dituzten haien aginduak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.
Orobat, tokiz kanpoko otzantasuna ez bedi geldotasun bilakatu, ezta gehiegizko onberatasuna diziplinaren utzikeria ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.
Saia zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eramanpenean eta otzantasunean. Elizen arteko biblia 1 Tm 6,11
Aita, ez zaitez otzantasunez sartu gau isilean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.
Lortzen zena, jakina, ez zen, sekula, "sendatzea", baizik eta otzantasuna, pasibotasun-egoera bat, "osasuna" urrunago zeukana abiapuntuko sintoma aktiboak baino. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.
Mirari harrigarriaren bidez, zaldunaren zitalkeria otzantasun bihurtu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.
Otzantasun ezti hark hunkiturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.
Otzantasun-aire suerte bat, den baino altuago egiten duena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 95. orr.
Horrek guztiak mendekotasun eta otzantasun egoera sortzen baitu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 277. orr.
· Judu bat, Kristoren hiltzaileetako bat, zeramatelako gertatzen zela halako haize otzantasuna, eta [...] judua itsasora bota ezean, ez zela Jainkoaren haserrea atertuko, ez zela haizea oihaletara itzuliko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.
Kristau-otzantasunak erromatar indarraren gain izandako garaipenaren irakaspena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.