Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

otzan (orobat otxan g.er. eta otsan g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian otzan agertzen da) 1 izond muzindu gabe eta baretasunez aritzen dena. ik mantso; amultsu.

Jende leiala, otzana, apala eta bihotz onekoa aurkituko duzue.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 471. orr.

Mutil otzan eta esanekoa da, Etxabarriren gustukoa.  Berria - Kirola   2004-04-11

Asko eta asko herritar otzan eta esanekoak dira, sistemaren funtzionamenduaz inoiz gogoeta egin ez duten herritar apalak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 116. orr.

Jende gutxi agertu da klasera; ikasle mantsoak agertu dira bakarrik, pasiboak, otzanak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Dantzakide otzanak ditun onenak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Gobernuak kontseiluan egoteko «sindikatu otzanak hobetsi eta kritikoak baztertu» dituela salatu du ELAk.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

Lasaia eta otzana izandakoa urduri itzuli zen, presatua, ausarti eta berritsua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 47. orr.

Otzanegia edo etorkorregia ez izatearren, beharbada; neure irizpideak banituela erakusteko, alegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

Izaki ankerrenak ere otzan bihurtzen ziren harekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Florentek etsi egin behar izan zuen margolaria jarraitzaile otzan bihurtzeko ahaleginean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 355. orr.

Izan daitezela gozo, baketsu eta eratsu, otzan eta apal, denekin oneski hitz eginez, egoki den bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Gaixo bakan batzuk, [...] bizitzan poztasun gutxi izateko egoeran zeudenak, otzan bihurtu ziren, guztiz apatikoak ez esateagatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.

2 (abereak)

Harategira daramaten bildots otzana bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.

Bere ehun eta hogei kiloak gorabehera, bildots bat iruditzen zaigu, bildots otzana, harakinaren labanari begira dagoena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.

Zaldi zuri otzan baten gainean zebilen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 156. orr.

Txakur otzana gramolaren aurrean, adi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 160. orr.

3 (gauzak)

Begi urdin otzaneko zerbitzari gaztea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Lepo leun, otzan eta usain gozoko baten eta lepo gogor eta larruazal koipetsuko baten inguruan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 116. orr.

Behin eta berriz ukitzen zuen harria bere makila otzanaz, zain balego bezala eguna noiz ordenatuko, harkaitzari noiz bideak haziko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 165. orr.

Espagetiak izaki otzanak izaten dira normalean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 109. orr.

Errebolberra atera eta, astiro, eskuaz arma otzan eta lasaiaren pisua neurtzen ari balitz bezala, neskari eman zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 159. orr.

-Emana da -erantzun zuen jeneralak, tonu otzan eta esanekoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 19. orr.

Umezurtzaren begirada otzanak Graxi mututurik utzi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

Lehenengo erreakzioak bortitzak dira, baina ondoren erreakzio "otzanak" etortzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 437. orr.

Errusiar herriaren ohiko izaera etsipen otzana zen, amerikar herriarena urduritasun zalapartatsua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

Bere jarrera otzan eta isil horren atzean beste izaera bat aurkitu uste izan dut.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 58. orr.

Etorbide zabal-zabalak urratu nahi dituzte, eta perspektiba luzeak eraiki, berez-berez sar dadin handik etorkizun otzana.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 23. orr.

4 (adizlagun gisa)

Prakak eranzteko esan zidan, eta otzan-otzan obeditu nion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.

Nire zerraldoaren atzetik lerratuko dira otzan eta burumakur.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 143. orr.

Orduan, Knot jauna otzan makurtu zen; baina uko egin zion bere ron-pitxerkadari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.

Emakumea mutu zegoen beraren besoetan, otzan eta zoriontsu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 158. orr.

Nola hasten zen galesez deklamatzen eta nola goratzen zen garaile, basati batzuetan eta otzan besteetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.

Espainiako aurreko gobernuaren aurrean «otzan eta ahul» azaldu dela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Aitaren uste eta esanak ere besterik gabe eta otzan onartzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

Ahalegin umilean setatzen da oraindik, ahots-apal, otzan.     «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

Errukarria iruditu omen zitzaion emakumea, hain otzan eta mirabe, nik beti bezain doilor segitzen nuen bitartean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.

Harakinari amore emandako bildotsak bezain otzan egokitu ginen maletategian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

-Otzan habil gaur goizean. Zenbat hitz ezti abereentzat, otzan eta zuzen aritzen zirenean [...]!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.

Hura ez zen lehengo Henne bera: ardia bezain otzan zebilen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.

Azkenik, otzan baino otzanago, gizona eskuak eta oinak musukatzen hasi zitzaion, baina emazteak tarteka jo egiten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 251. orr.

Deere jauna ez zen otzanago ibili; hark ere errudunaren burua eskatu zuen. Nikotinazko txera biriketaraino doakio otzan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.

5 (hitz elkartuetan)

-AB zati A'B' berdin AC zati A'C', dena barraz josita -erantzun zion Léak, otzan itxura eginez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 48. orr.

6 otzan-otzan adlag

-Mesedez, nor zara? -erregutu nion otzan-otzan-.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Baina guk, nire aberkideok, arrastaka jarraitu behar al dugu, otzan-otzan, hede amorragarri horiekin lotuta?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 215. orr.

Gure amak otzan-otzan segitzen zion pauso batzuk atzerago.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Espiritu Santua jaitsi zen gizonaren gainera eta, zaharra berri egiten duen Espirituaren eraginez, otzan-otzan erantzun zion: "Andrea, zerbitza dezagun Jauna eta salba ditzagun geure arimak hemen etxean".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.

AFP agentziak, otzan-otzan onartu zuen guztia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 88. orr.

7 (gauzak)

Argia otzan-otzan piztu da Mary Stuart goletaren kabina argiztatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Eskotea ixten zioten botoiak askatzen hasi zen eta soinekoa kentzen [...] eta otzan-otzan agertu ziren bere bularrak nire begien aurrean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

Atzeko martxa jarri eta mugitzen hasten da autoa, otzan-otzan obeditzen nau.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Handik bost bat minutura, trena otzan-otzan sartu zen Dijoneko geltokian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 328. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

otzan eta esaneko (3); otzan joan zen (3); otzan obeditu (3); otzan otzan (33); zaldi otzan (4)

bildots otzana (4); lasaia eta otzana (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus