Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

otu, otu, otutzen 1 zaio ad bururatu.

Sarritan otu zitzaidan ideia xelebre hura.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 16. orr.

Ideiarik onenak ispilu aurrean otutzen zaizkio honi ere, niri bezala, egiten du Gabinek bere artean.     «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.

Ez zitzaien ateraldi burutsurik otutzen aparailu hartatik esateko, ezpada: "Hozten ari du kanpoaldean", edota, "Ez daukazu itxura txarrik!" oihukatzea baino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Galdera bat-batean otu zitzaidan, eskuak patriketan eta alkandora-iduna gorantz altxatuta hantxe egonean geundela, kabinara igo aurretixe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.

Ukaziook berrirakurri eta hona zer otu zaidan: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 32. orr.

Ez zitzaidan esaldi harroagorik otu.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.

Horretarako bide bat otu zitzaion: arrebarekin ezkontzea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 61. orr.

Balada baten hasiera otu zitzaion orduan: Leiho beltz bat zenuen, leiho beltzari emana, Isabelle.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 88. orr.

"Hemen kontatzen dena gaurko egunera ekartzen badut", otu zitzaidan, "inork ez antzemateko moduan geratuko da ipuina.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.

"Karlistak berriro inguruan ote?", otu zitzaidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 42. orr.

Ez dakit zergatik otu zaidan goiko hori, baina horrelaxe idatzi dut kaierrean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 166. orr.

Josebari ez zitzaion beste azalpenik otu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 163. orr.

Berehala, ordea, Albertoren adar jotzeren bat otu zitzaion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 22. orr.

Entzungo du aurkariarena eta gero biekin (lehen pentsatuarekin eta bat-batean otuarekin) osatuko du bertsoa, hasieran erantzun moduko bat txertatuz eta bukaeran lehen pentsaturik zeukana sartuz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 115. orr.

2 (mendeko esaldi batekin)

Hasieran, putreak izan zitezkeela otu zitzaion, baina ezinezkoa zen, harrabots hura kaioena baino ezin zitekeen izan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 139. orr.

Otu zitzaidan soldaduek nonbait tresna horren bidez helarazten zituztela aginduak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 208. orr.

Bat-batean otu zitzaion Ruche jaunari ardoz blaitutako lurraren gainean eraiki zutela arabiar munduarentzako institutua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Martinen misterioa hain zen niretzat iluna, espioia ote zen ere otu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 147. orr.

Sukar ustela zitekeenik, ezta otu ere; ez, behintzat, Mihurubikoaren kasuan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 183. orr.

Arratsalde goibel eta ilun honetan otu zait lerro hauek idazten hastea, leihoak ematen didan zeharkako argiaz baliaturik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.

Halatan, behin dei horiek guztiak biltzea otu zitzaidan, irakurriak nituen liburuetako aipuak fitxetan jasotzea.     «Kuskue tanden», 2004 - 82. orr.

Sinetsita zegoen mundu guztiak arreta biziz entzuten ziola ateraldi bat botatzea otutzen zitzaionean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 73. orr.

Zorigaiztoan otu zitzaion amore ematea!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.

Beste bi garagardo joan ziren beste taberna batera mugitzea otu zitzaienerako.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus