Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
otsoko iz otsokumea.
-Otso bat otsokoekin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 72. orr.
Bazuen Arginberriko nagusiak txakur gisa hazi eraginda otsoko gorri eder bat, azeri kolore distiratsua eta ilajez harro askoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.
Otsoko hori haziko zaik eta berezko grina gaiztoa piztuko zaiok eta ezbeharren bat gertatuko zaiguk. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 272. orr.
Iraultzaile hitza zikinegi zegoela ulertzeko, ez zen azkarra izan behar, eta hain zikin egoten segitzen du, non iraultzen zapaltzaile izan direnak iraultzaile diren, otsoko bildots. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 8. orr.