Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gogoratu Albaniako agintean turkiar otomanoak zeudela orduan eta Kastriotitarrak haien aurkakoak zirela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 237. orr.
Inperio Otomanoaren erorikoa, ofizialki Lehen Mundu Gerraren amaiera arte bururatuko ez zena, XIX. mendearen erdian abiatu zen morrontza ekonomikozko prozesu luze baten emaitza baino ez da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.
Gero otomanoak iritsi ziren, eta esan zioten aitonari: zu otomanoa zara, eta otomano bihurtu zuten. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 5. orr.
Otomanoen Inperioa erori zenean, turkiar bihurtu zen aitona. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 5. orr.
Baziren han errusiarrak, siberiarrak, alemaniarrak, kosakoak, turkomanak, persiarrak, georgiarrak, grekoak, otomanoak, indiarrak, txinatarrak, Europa eta Asiako zoko guztietatik etorritako gizon-emakumeak, berriketan, eztabaidan, aldarrika, tratuan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.