Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oinetan du kapitainak emaztea laster, otoika eta arrenka. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 129. orr.
Abrahanen belaunei helduta, haren oinetan otoika hasi zen; bere bizitza gaztea salba zezala erregutzen zion, bere promesa bidezkoa bete. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 37. orr.
Eguberrirako argiztatu denden espaloietan esertzen ziren, zakurrak ferekatuz, euro bat otoika. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.
Albert Matsonek eta bere emazteak esperoan sumatzen zituzten ahaideak, atezuan dagoen zelatariaren egonarri itxaropentsuaz, euren heriotzako orduaren alde otoika. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.
Otoika nagokie jainko ezezagunei: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 65. orr.
Azken gogoeta, besoak luzatuz semea eraman ez ziezaioten otoika ari zen aurpegirik gabeko emazte batentzat izan zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 40. orr.
Ustekabean, On Camillo agertu zen, bi mezamutil eta gurutzearekin, eta, hilgurdi aurrean jarriz, otoika ibiltzeari ekin zion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.
Burumakur, eskuak aurrean batuta, otoika bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 301. orr.