Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udaberrian agertu ziren lehenengo otiak (Schistocerca gregaria) Afrika mende-baldean. Berria - Gaiak 2004-10-12
Lur sail handiak soildu ditu otiak, eta jateko gabe utzi ditu milaka herritar. Berria - Gaiak 2004-08-25
Tokian tokiko gobernuak airez saiatu dira otia akabatzen, baina orain arteko ahalegin guztiak antzuak izan dira. Berria - Gaiak 2004-08-25
Oti berde edo matxinsalto handi asekaitz horien multzo hodeitsuak etorri baitziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.
Otientzako sarea al da hura? Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 159. orr.
Tenperatura baldintza egokietan, azkar ugaltzen da oso otia. Berria - Gaiak 2004-08-25
Basamortuko otiak Mauritanian egin du minik gehien. Berria - Gaiak 2004-10-12
Oti hodeiek aurrean harrapatzen duten oro jaten dute gero. Berria - Gaiak 2004-08-25
Afrika mendebaldeko soro eta larreak erabat soilduta utzi ditu oti izurriak. Berria - Gaiak 2004-08-25
Argeliak oti izurriari aurre egin ahal izateko laguntza eskatu dio nazioarteari. Berria - Gaiak 2004-07-28
Oti eta matxinsalto izurritea Kalagurri aldean, laino beltz baten gisa, ortu eta soro, mahasti eta belardi, dena gorri utzi omen zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.
oti izurriari (4)