Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oteizar izlag J. Oteizarena, J. Oteizari dagokiona; J. Oteizaren artegintzaren aldekoa.
[Tramankulu] haren hutsune eta tarte oteizar-metafisikoak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.
Plater handietan gauza gutxi, espazio oteizarra, tarte zabalak, kromatismo zaindua. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 67. orr.
Eskultura gisako kutxa txiki horiek oso oteizarrak direla uste dut; espazioa lantzeko moduan, batez ere. Berria - Kultura 2004-04-30
Horiez gainera, alde guztietatik garra eta gaztetasun-sua zerion zuzendari oteizar bat, Koldo Romero handia. Berria - Kultura 2004-10-29