Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Deus badaki euskaldunak, otea zer den dakike. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.
Sua gartsu pizteko orduan, nekez topatzen zuen gure baserritarrak beste ezer otea bezain onik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.
Txilar bioletek eta ote horiek orain lorezko geruza handi batez estaltzen dituzten bi mendiren maldetan barrena doa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.
Negubidean, non edo han, oterik guriena ebaki otasegaz, ipini zamatan, eta nola ekartzen omen zuten bizkarrean etxera, ikuiluko azindei emateko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.
Bai sorkari liluragarria otea! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.
Otea loratzen denean hasten dela udaberria. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.
Gristasunak horitasun ikaratiaz ekia deitzen zuela, oteak lili ziren eiki. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.
Finistère dena ibilia nuen, landa galduak, harri sakratuen, harri sorginduen ondoan otea baizik hazten ez den lur gorriak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.
Otea eta txilarra hazten ziren ur istilen arteko sastraketan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.
Noraezean noa oteen artean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 145. orr.
Babarrunari bezala, beste lekari askori egiten zaio samua (baita oteari ere, adibidez), eta ez bakarrik lekariei. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 152. orr.
Geldiune txiki bat, hemendik aurrera pinudi latzak datoz eta: sasia ugari, otea han-hemenka, lur errea, ahitua ageri duten soilguneak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.
Haizeak, bafadaka jotzen zuen behe haize batek, ziztu eragiten zien inguruko oteei. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.
Xuria eta perdea zeruak emanak, beltza aldiz gizonak, bainan hau ere, menturaz, beharrezkoa, ezen egungo pentze eder hau ez litake hola bertzela, sasia eta otea nagusiturik! Herria 2005-06-09
Tropa samalda handi samarra zetorren Amaotzako malkarrean behera zabalduan, fusilak eskuan, batera eta bestera zoko-miaka oteak kanoiekin baztertuz. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 13. orr.
Ondoren, hiriko arduradunak hartu eta zigorkatu egin zituen otez eta garduz. Elizen arteko biblia Epa 8,16
Sasipe ilunak txaraz eta otez! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.
Bildotsetik pagotx gozora ohitutako ardiari ote-larrea gogor. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 209. orr.
Nor ez du ziztatu ote muturren batek, zakarrak hartuxetako bide zaharren batetik igarotzekoan? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.
Eguzki jaun hazten doan horren omenetan: ote-suteak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.
Nagusiak tximinian ote-azaoak zeuzkan pilatuak garo lehor meta baten gainean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.
Eta zozokabiren bat, zein mutikok ez du bilatu, ote mordoren baten zokoan egina? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.
Eta gure paraje hauetan sanjoanetan bezala, martxoaren 21 egunera iritsi orduko, han ote-abarrezko suteak pizten zituzten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.
Nola hortzak eransten dizkieten [behorrek] ote-punta arantzadun horiei Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.
Begi zorrotzeko irakurle horrek jakin beza haatik berak ere erabiltzen duen euskarak baduela nasaiki lapar eta otetik. Herria 2005-03-24