Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ostruka 1 iz tamaina handiko hegazti lasterkaria, hankak luze eta sendoak, hanketan bina behatz, hegoak motzak, lepoa luzea, eta burua eta lepoa ia soilak dituena, Afrikan eta Arabian bizi dena (Struthio camelus).

Zorrozki adierazi izan denez, ostrukak ez du hegan egiten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 218. orr.

Tigre honek antilopeak eta ostrukak harrapatzen zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 207. orr.

Basa txakurrek ere ematen diete beren umeei titia edatera; nire herria, ordea, bihozgabeko ama da, basamortuko ostrukaren antzera.  Elizen arteko biblia   Nk 4,3

Basa txakurren bizileku izango da, ostruken gordeleku.  Elizen arteko biblia   Is 34,13

Elikagai izango diren animaliak (oilaskoak, arkumeak, ostrukak, txekorrak, oreinak, txerriak, kanguruak, untxiak) gauza edo kontsumo-objektu huts bihurtu ditu sistemak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.

Amona Bimba izugarri ederra zen, ostrukazko boa bat zeraman eta baronesa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.

Polizia talde batek etxalde bateko 180 ostruka hiltzeko agindua zuen, baina soilik 120 hil ahal izan zituen, balak bukatu zirelako.  Berria - Gaiak   2006-02-12

2 (esapideetan)

Ostrukaren politikarekin ez da inora joaten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 314. orr.

Hori da anitzetan egiten dugun aukera, artoski ustez, ostrukaren ihakina eginez.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 68. orr.

-Hoa ostrukak jeztera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere ostruka-urdailak harriak ere liserituko lituzke.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 39. orr.

Ostruka arrautzak adinakoak izatea nahiko nuke nik, baina ez dut handiagorik aurkitu ahal izan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.

Henri II sonbrailu terziopelozkoa, ostruka luma beltz batekin apaindua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.

Andreak hogeita hamarren bat urteko beltz bati heldu dio, jaseko eta are dotorea, lumazko kapelu bat eta blai-blai egindako ostruka-boa batez apaindua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 147. orr.

4 ostrukarena egin

Euskal Herrian zabaldu nahi den konponbidearen aroan, Frantzia ostrukarena egiten ari da, gatazka politikoak beraiekin ezer ikustekorik ez balu bezala.  Berria - Harian   2006-03-25

Iheslarioi ere uste horiek sinestea komeni zitzaigun, eta, ostrukarena eginez, ez genien behar bezalako garrantzirik ematen zebiltzan esamesa ugariei. Izurria izurri duk, alferrik duk ostrukarena egitea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 308. orr.

Agian inteligenteagoa da egia ez jakitea, ostrukarena egitea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ostruka luma (4)

ostrukak jeztera (3)

ostrukarena egitea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus