Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ostrazismo iz antzinako Grezian eta, erbesteratze politikoa.

Ostrazismoaren legea Atenasen, Argosen eta Sirakusan jarri zen indarrean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 254. orr.

Ostrazismoa lege politikoaren arauez aztertu behar da, ez lege zibilaren arauez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 172. orr.

Bost urtez behin baino ezin zen inor erbesteratu; izan ere, ostrazismoa herrikideak ikaratzen zituen pertsonaia handi baten kontra baizik erabili ezin zenez, ez zen eguneroko kontua.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 254. orr.

Esanguratsua da erromatar armadaren ostrazismo hori Kristau Elizaren aldetik armada oraindik borondatezko izen-ematearen bidez erreklutatzen zen garaian geratu zela bertan behera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus