Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ostots 1 iz trumoia, tximistaren hotsa.

Thor jainkoak bazuen mailu miresgarri bat eta horrekin zeruetako burdina -izarrei eusteko lurraren gainean zegoen kanpai erraldoikoa- jotzen zuen bakoitzean sortzen ziren tximistak -txinpartak- eta burrunba -trumoia, ostotsa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 198. orr.

Goiznabarrean, ostotsek iratzarri zuten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 192. orr.

Egunak joan eta egunak etorri, zaparradak geroz eta sendoagoak ziren, ostotsak geroz eta zaratatsuagoak, tximistak are beldurgarriagoak...  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 10. orr.

Zakur asko kikildu egiten da ostotsekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.

Lur guztia dardarka ari zen, burrunba eta ostotsak aditzen ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 78. orr.

Ostots luze bat entzun zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.

Herio musika jotzaile aparta da, tresna guztiak bereak dira, tximista eta ostots, lurrikara eta itsas ikara, sumendi eta Jainkomendi, suzko eta berunezko su, hari eta altzairu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Gero hostaila beroaren usaina sumatzen eta freskura bat-batekoa larmintzean; oinaztargien bristadak, baina ur-erauntsia ozenago ostotsa baino.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

2 irud/hed

Errepublika katoliko batek, areago Espainia guztiz katolikoaren adiskide eta negozio-lagun batek, eten behar zuela halako erakustaldia, modu isilean ahal balitz, zarata eta ostots handirik gabe alegia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Euskal mundua ostots erauntsipean dago aspaldi.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez al litzateke polita izango halako ostots-ekaitz bat izango bagenu?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 279. orr.

Ostots danbada, otsoen orro, eta haize irrintzi artean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 125. orr.

2000. urteko abuztuan, hiru trumoialdi edo ostots erauntsi bota zituela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 304. orr.

Oihu egiten zuten, batak oso gora eta besteak apal, batak falsetto-ahotsarekin eta besteak ostots-ahotsarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 91. orr.

Herri askotan sortu ziren kanpai-saio horien izenak-eta: hala, "ostots-kanpaia" eta "osti-kanpaia" deitzen zitzaion Goierri aldean beldurgarriena zenari.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus