Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ostikolari (orobat ostikalari g.er. eta ostikari g.er.) 1 izond ostiko jotzen duena.
Benaibordako astar urdin aztaloker hura, Petrineko mando gorri ostikolaria, Aldaiko mandoko uhela... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 141. orr.
2 futbolaria.
Egun hauetan jaun horien hasieraz elkartzen ari dira kirolzaleak, gehienez ere ostikolariak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 51. orr.
Ostikolari bikainak eta alfonbra-saltzaile malderrak hain desberdin hartzen ditugun herri honetan. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 100. orr.