Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alde guztietatik etorri zitzaizkidan zaflakoak, ostikoak, muturrekoak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.
Blackek ostiko bat bota zion eta Pettigrewek atzera egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 301. orr.
Ronek isatsetik heldu zion Scabbersi eta gaizki kalkulaturiko ostikoa bota zion Crookshanksi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.
Esoporen alegian ere lehoiari, zahartu zenean, astoak ostikoa tira zion. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 159. orr.
Zakurra baztertu nuen, alde batera egin zuen nik muturrean ostiko bat emanda. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.
Emon diodan ostikoa samurra eta oheperakoa izan da. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 120. orr.
-Oi, eman diezaiogun ostiko bat, behin behintzat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 247. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Enetzat zeukan ostiko bat aireari eman zion, baztertu bainintzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.
On Camillok muturra belztu eta ostiko bat eman zion traste hari: ez zen ezer gertatu. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 121. orr.
Ostiko eta hasperenak egiten zituztela entzuten nuen, eta oilo-ipurdia jartzen zidaten. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Kaxei bi ostiko jo eta gure amaren bila joan zen hura iraintzeko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ostikoak jotzen zituen atean, dena apurtzen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.
Aurreko gauean jasotako ostiko eta ukabilkadek min egiten zidaten oraindik. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 139. orr.
Agondu, ostiko batez manta baztertu eta pijamaren atorra lotu nuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 91. orr.
-Ostiko bat ipurtzuloan -erantzun zuen agureak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 35. orr.
Azkenean ostiko bat ipurdian joan nintzen kanporat. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 96. orr.
Ostikoa harentzat zela iduritu zitzaion, eta brau zutitu zen aulkitik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 123. orr.
Harik eta hark, bere emaztearen alprojakeriaz asperturik, etxetik kanpora ostikoz bota zuen arte. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.
ik beherago 11. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ostikoz ireki duzue egurrezko atea. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 110. orr.
-Langilearentzat izaten dira ostiko guztiak -esan zuen Hynes jaunak-, eta ez du penike-erdiko bat ere jasotzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 177. orr.
Ostiko bat Juppé-rentzat, ikas dezan ez dela hola behar sobera "gormanta"! Herria 2002-12-12
Horiek hola, mintzatu den egun hortan berean, bera mintzatu baino zonbait oren lehenago, Raffarin-ek hartu ditu bi ostiko. Herria 2003-04-10
Eskuadrilla batek, ostiko batez, herrixka birrintzen du. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.
Ostikoz hartu ninduten hastapenean. Berria - Euskal Herria 2004-01-10
Tomasen harridurak egin zuen harako hartan ostikoz erabil ez nintzaten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 144. orr.
Ikasle guztiek gorroto zioten eta Norris andreari ostiko on bat ematea zen askoren guraririk biziena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 122. orr.
Pariseko parrokia aristokrata batetako bikarioak ostiko bat ederra bildu zuen, ontsa lerrokatua ez zelakotz-edo. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.
Hau ere lagunari lotzen zaio eta bi ostiko ederrak emaiten dizkio esku bat sakelan zuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 78. orr.
Gizonari erreakzionatzeko astirik eman gabe, Amaiak ostiko bortitza eman zion barrabil-barrabiletan. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 159. orr.
Valdok denbora askoan izango du gogoan Santiago Bernabeun Roberto Carlos Real Madrileko jokalariak eman zion ostiko itsusia. Berria - Kirola 2006-03-14
Baldea burutik behera sartu eta ostiko galanta emanda bidali zuen handik kanpora. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.
Ostiko txiki bat jo zidan mahaiaren azpitik, eta gatza erori zitzaidan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 88. orr.
Tente jarri zenean, birao egin eta ostiko baldar bat eman zion aireari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 301. orr.
Lurrean zegoen zakuak ere ostiko latza jaso zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 164. orr.
-Ego te absolvo -esan zuen, ostiko gehigarri bat erantsiz-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 113. orr.
Nire atzetik hasi zen lasterka ipurdian sekulako ostikoa emateko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.
Ancien Régime-aren azken hondakinak ezabatzeko, neure eskuz edo neure hankaz eman nion hondarreko ostikoa, ikasturtea hasi bezain laster. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.
Dena mehatxu, jokaldi eta ostiko-zanpako, gaixtagin tzar batzuen lehertzeko egin ohi den bezala. bakoitzean, Bakoitzean, Pepponek emandako ostiko pilo bat hartzen zuen. Herria 2002-12-26
Gero, aurreko aldetik ostikoak edo horma-bularrak altxako dira paretarekin batera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.
Ostikoen luzera lau zulo eta erdikoa izango da, zabalera, oinean hartuta, 2/3 zulokoa, eta lodiera, goian hartuta, 7/12koa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.
Dorreari eusteko ostikoek beheko aldean bederatzi hazbete izan behar zituztela, eta goiko aldean oin erdia. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.
Estutzeak ere beheko partearen bosteko bat izan behar duela, eta ostikoek behean oinbete izan behar dutela, eta goian sei hazbete. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.
Akerra ostiko egiten saiatzen da ostera ere, kulunkatu egiten da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.
Indarrez gainezka lurrari ostiko eginez, armen aurrera oldartzen da. Elizen arteko biblia Jb 39,21
Pepponek ostiko egin zion harri bati. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 175. orr.
Bere amari etengabe ostiko egiten ikusi dut kalean, gozoki eske garrasika. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 18. orr.
Orduan, Harry Sutximistaren gainera igo, eta lurrari ostiko emanez goratu egin zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 209. orr.
Ateari ostiko ematen saiatzen da, baina ondoezik dago, ez du nahikoa leku. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 124. orr.
Metalezko liburu erraldoiaren altzoan lo zegoen arratoi bati ostiko eman zion nahi gabe. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 37. orr.
-Ama Birjiña Martxoko, neguari eman diok ostiko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.
Ostiko jo dut txapan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.
Phips-ek ostiko jotzen zuen aurrealdeko zubi-gazteluan, draga eta gakoen artean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.
Orduan ezak orpoz gora bota, jo dezan zeruaren aurka ostiko, eta haren arima agi dadin hain infernuzko beltz nola leizea, nora baitoa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 146. orr.
Uretan ostiko joka ari zela, esan nion: [...]. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.
Ume-piloak izaren artean irteten hasten ziren negar-zotinka eta ostiko-joka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.
Pottoken paretik pasa zenean, hauetako batek ostikoa eman zion, eta lasterka betean harrapatu zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 349. orr.
Kontua da ostikoa eman niola aitari haren eskuetatik libratzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 138. orr.
San Antoniok errieta egin ziola mutil bati bere amari ostikoa eman ziolako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 393. orr.
Sekulako inozokeria egin zuen ordu laurdena falta zela, Orbaizi ostikoa emanda, eta epaileak zelaitik kanporatu zuen. Berria - Kirola 2004-11-14
[...] esaten zidan, muturra nazka keinuaz okertuz eta ostikoa ematekoa eginez, haren bidean aurkitzen ninduenean. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 14. orr.
Berriro eman nion ostikoa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 139. orr.
Tira, goazen barrura! -eta ostikoa eman zion pertsianari-. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 144. orr.
-Jainkoarren, ostikoa eman didazu begian! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.
Ostikoa jo zion, ezer ez. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.
Horiek izan ziren aitari ostikoa jo eta bultza egin nionetik nire lehendabiziko hitzak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 144. orr.
Harri-koxkor bati ostikoa jo diot. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 60. orr.
Baina hori baloiari ostikoa jotzen dakienaren kasu bera da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.
Errugbian bezala: jo ostikoa, eta jarraitu baloiari. Berria - Harian 2006-01-07
-Egun batean nire senar jeloskorrak ostikoa jo, eta auskalo non galdu zitzaigun... Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 224. orr.
Atxilotuetarik bat erori egin zen, falangistek ostikoz jota. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.
Ematen zuen Ronek ostikoz jo zuela Lockhart orkatiletan. Lola erraz askatu da, baina gizona ostikoz jotzeko egin duen saioak ez du arrakastarik izan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.
Txinaurriek ostikoz jo eta barreiatutako txinaurritegia berrosatzen duten moduan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 92. orr.
Ostikoz jota bota zuen bazter batera. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 57. orr.
Handitasunari ahuspez herrestan hurbiltzen zaiona, jirarazteko agindu eta ipurdian ostikoz jo ez dezaten. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 237. orr.
Han, egon zintezke seguru ez duzula aurkituko marmol harrizko zorurik -gehitu zuen ostikoz lurra joaz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 117. orr.
emandako ostiko (3); gaztigu ostiko (64); lurrari ostiko (3); lurrean ostiko (5); ostiko bat ederra (4); ostiko bat eman (24); ostiko bat emanda (4); ostiko bat ematen (3); ostiko bat jo (3); ostiko ederrak (5); ostiko egin (3); ostiko egiten (4); ostiko eman (9); ostiko jo (3); ostiko joka (3); ostiko txiki bat (3); ostiko txikiak (3)
ostikoa bildu (3); ostikoa eman (19); ostikoa eman zion (5); ostikoa emanda (4); ostikoa hartu (4); ostikoa jo (11); ostikoa jo eta (4); sekulako ostikoa (6); sekulako ostikoa eman (3)
ostikoak eman (6); ostikoak ematea (3); ostikoak ematen (11); ostikoak jotzen (9); ukabilkadak eta ostikoak (5)
ostikoz jo (15); ostikoz jo zuela (3); ostikoz jota (3); ostikoz jotzen (4)