Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behiek zirkulu bat egiten zuten, erdian txahalak utzita, eta adarrak erakusten zituzten kanpora; orobat egiten zuten behorrek, haiek berriz, aldakak erakusten zituzten, arrotza ostikatu behar bazen ere. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 104. orr.
Ura gogor ostikatuz, inguru osoa bustiz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 172. orr.
Gero lurrean ostikatu zuen amorruz, konkorrak ez zuen ja garrasirik egiten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 159. orr.
Bainukoa bezain epela zegok -beste eskuaz harkaitza ostikatzen zuen, [...] eta eroaldi batean jotzen zuen ura, itotzen ari balitz bezala. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 170. orr.
Azpimarratuz gazte horiek Espainiako polizaren esku ezarriak balire, giza-eskubideak litazkeela ostikatuak. Herria 2004-05-27
Zernahi gisaz, ainitz tokitan bakea ostikatua izan da urte hortan guzian. Herria 2004-01-01
Segurantzaz beterik nengoen mahaira jarri baino lehen, eta dudek ostikatzen ninduten bi ordu eta erdi geroago. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.
Eta kontzientziaren baitan ostataturik nuen harra nahi nuen ostikatu eta handik igorri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.
Ahalgetzekoa ere baduk herri baten hola ostikatzea. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 54. orr.
-Zer gertatuko litzateke Italiak Sizilia ostikatuko balu...? -galdetu nion. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 11. orr.
Goruki zeritzan indiar gaztea, zeina baitzen Antonio Ibarbiak Santo Tomáseko pulpería-n jaso zuen indiar ostikatua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 561. orr.
Hiltzailearen etsipenaren lekuko dira irudi ostikatuak, sumindu egin baita objektu baliagarririk aurkitu ez duelako agure haren gorpuan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.
Ostikatuen erremina trufazko lanabes bihurtu du, eta ostikatzaileen atzaparkadarik zorrotzenak lotsagarriki utzi ditu nabarmen, harik eta peluxezko panpinak bilakatu diren arte. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.