Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sei mila dolar irabazi nituen bezero batentzat, zaldi baten ostikada hartu baitzuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 86. orr.
Peterrek ostikada bat eman zion, labankada eman beharrean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 195. orr.
Ostikada bat eman nion aireari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 103. orr.
Belaunpean ostikadak emanez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 150. orr.
Pijamaren lepotik helduz barrabiletan ostikadak eta soin osoan ukabilkadak eman zizkidan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 144. orr.
Golek, zapuztuta, ostikada bat eman zion lurrari. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 64. orr.
Ostikada bat jo zuen orgaren hagan, eta aurrera egin genuen tirrika-tarraka haize hotzean barrena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.
Beste ostikada bat jo zion saihetsean eta zulora bidali zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 10. orr.
Harryk ostikada batez ireki zuen atea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 274. orr.
Hiru entsegu sartu dituzte Miarriztarrek, eta emaitza orokorra (41/16), zorrotzagoa izan zitekeen aise, entseguen ondotikako ostikadetan tantorik ez baitute xuri/gorriek erdietsi. Herria 2005-03-03
Dourthek ez zuen ostikada huts egin, eta Baiona apur bat urrundu zuen jaitsiera postuetatik. Berria - Kirola 2006-04-16
Otegik «ostikada bat» eman nahi izan dio EAJri CiUren bitartez. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Adierazi zutenez, Aznarren eta PPren «azken ostikadak» dira hauek. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Euskal Herri osoko Foruen kontrako lehenengo ostikada 1839an eman ondoren, eta 1841ean Nafarroaren kontra bigarrena emanda, orain Baskongadetakoa zeukaagu gainean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 127. orr.
Berak ere bazekinan ostikada ederra hartu behar zuela! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 188. orr.
Ostikada on bat ematen dio mutilari, gogor, eta aldamen batera itzulikarazten du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 266. orr.
Noraren aitak ostikada amorratua eman zion zoruari, baina ez zuen deus esan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 99. orr.
Futbolariek ostikada bortitzak jotzeko joera erakusten dute, salbuespenik gabe. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 69. orr.
Hanka hezurrean hartutako ostikada izugarri batek. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.
Gizonak hozkailuaren atea ireki eta zerratu zuen ostikada ahul batez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 58. orr.
Makinek eta zestak eraikin berean egon behar dute; hala izan ezean, ostikada handia litzateke kirolarentzat. Historiari egindako burla bat, ostikada txiki bat. Berria - Kirola 2006-03-12
Gizon hari oinazerik latzenak ematen hasi aurretik Rafael Leonidas Trujillok berak ostikada zaparrada jo ei zion. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 277. orr.
ostikada bat eman (5); ostikada bat jo (4); ostikada batez (6); ostikada eman (4); ostikada jo (4); sekulako ostikada (3)
ikarak eta ostikadak (3); ostikadak eman (5); ostikadak ematen (5)