Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Edu, lokartzen bahaiz, ostiaka bidaliko haut hemendik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.
Hemen iskanbila jartzen hasten bahaiz, ostiaka aterako haut. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.
Zer egin behar zuten: haien kontra tiroka eta ostiaka hasi? gazte portugaldarrak hooliganekin ostiaka hasi zirela inguruko kaleetan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 17. orr.
Eta oraintxe sinesten hasia nago Etsaiak (--?), euskarak omen dituenak batik bat, ez elkarrekin ostiaka, baizik-eta bat eginik ikusi nahi gaituela, gero-eta batago, txepelago, zuriago eta hilago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.
Irainka oldar nintzaien, ostiaka eta mahai-kolpe bortizka. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 124. orr.