Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apaizak ostia sagaratua altxatzean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.
Bospasei egunen buruan paper baliosa banuen, sakela barnenean sartu nuena, ostia kontsekratuak nauzkan untzi ttipiaren ondoan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.
Eta Hala hasi ginen sakristian ostiak jaten. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 37. orr.
Frantzisko, egin ostia bat apur horiekin guztiekin eta eman jaten nahi dutenei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.
Beste zenbait anaia ere bidali nahi izan zituen probintzia guztietara, ostia txukun eta garbiak egiteko tresneria on eta ederrez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 680. orr.
Ostia mihi gainean desegiten zitzaigun artean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 106. orr.
FAIkoek Pagasarriko baso batera eraman, eta ostia pila bat eman omen zieten jatera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 14. orr.
Geldirik ikusi zuenean, hartu zuen eskuetan Eguzki santua, bere urrezko izpiekin, ostia zuria erdian zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.
Fededunei ostia erakusteko erabiltzen diren pieza itsugarri horietako hiru, lapurturik. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 88. orr.
Komunioak komunio dira, baita paperezko ostiekin komekatuta ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.
Ostiak egiten ditu bi sosetan truk biziaren irabazteko eta ostia porroskak banatzen ditu ahurtaraka katiximaren ondotik, hortzekin krask eta krask haurrak loriatzen baitira. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.
Gisa guzietako ostia-untziak baziren su-pizteko untziak -hortarako antolaturik-, bi zoletako zigareta untziak, paztilla boatak, nik dakita zer oraino. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.
Haiendako alabaina "zerri higanotak" edo "deabru heretikoak" ginen gu; "ostia-milikatzaileak" edo "suge papistak", berriz, haiek guretako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.
Gure printze Henrikek, hogei ostia-milikatzaile baino gehiago garbitu omen ditu bere ezpataz! Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 177. orr.