Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ostertz 1 iz puntu batetik ikus daitekeen lurrazala mugatzen duen lerroa; lerro horretatik hurbil dauden lur azaleko eta zeruko zatiak. ik hodeiertz; zerumuga.

Igeldo ostean ezkutatu zaharra ez den eguzkiak urdin aratz argitzen du itsasaldean ostertza.     «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

Gorritzen hasita zegoen ostertza, eta laster argituko zuen egunak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.

Ostertza goratu egin da, itsasoa ageri da han behean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 145. orr.

Eguzkia behera doan heinean odoltzen ari da ostertza.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 84. orr.

Jira eginda Pasaiako badia ikusten dugu, eta ostertzean itsaso zabala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.

Une hartantxe, eguzkia basamortuko ostertzean jada desagertzear zegoela, iritsi zen autobusa Tadmor hiriko Orient hotelera.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 58. orr.

Noiz edo noiz, zamaontziren bat ostertzean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.

Itsuenarentzat ere nabarmenegia jada abioien presentzia ostertzean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

Ostertzeko mendiak, ilunabarrak lausotuta, forma zoragarriak hartuak ziren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.

Kanpoan bagoiaren itzal mugikorra ostertzerantz luzatzen zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.

Eguzkia zeruko une gorena jotzear zegoela bostehun gerlari azaldu ziren ostertzean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 156. orr.

Piztia zauritu baten intziria, ostertzerainoko zabal.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Itsaso horren ostertz urrun izenik gabean igarriko duzu zure sortetxera bidea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 235. orr.

Ostertz neurrigabe bat ikusten dut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 150. orr.

Ostertza lainotsu dago, eguzkiak erre egiten banau ere.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Eguzki-dirdaiaren islan, aintzira garden bat zirudien ordokiak, lurrunetan desegina, ostertz gris bat irazten utziz, argi-lausoturik, lurrunetatik zehar.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.

Orduan, gure harridurarako, urrunean beste bat eta gero beste bat eta ostertz argitsuan are beste tximinia bat begiztatu ditugu, euretako biri gureari legez zerien kea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 112. orr.

Hondarrezko ostertza dakusat, gau berdean zuriska, hemendik hogei bat miliatara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.

3 irud/hed

Begiak itxiko ditut, etorkizuneko ostertzetako gurma eta lanbroak ez ikusteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.

Nola sortu eta iraun ahal izan duen egitasmo bakarrak, ostertz bakarra, hainbeste gogo ezberdin eta bata bestearen ondokorentzat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.

Gertaeren azpian beste historia bat aurkitzen du, serioagoa, ezkutukoagoa, oinarrizkoagoa, jatorritik gertuago, bere azken ostertzari hobeto lotua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

Horrexegatik, ez da beharrezkoa jotzea mugagabeki gibelatutako jatorriaren eta agortezineko ostertzaren gaietara.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 73. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ezkerreko aldea eskuinekoa baino luzeago, Igeldo eta Urgull lotzen dituen ostertz marraren gainean luze, atsedenean. · Alde batetik, ez da idealtasun ostertz bat, keinu fundatzaile batek jarritakoa, aurkitutakoa edo ezarritakoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus