Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

osterantzean (orobat ostantzean) 1 adlag bestela, gainerantzean, gainerakoan.

Burua geldiarazi behar dut, osterantzean zoratu egingo naiz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 45. orr.

Garagardo askotxo edan behar izan nuen, jakina, osterantzean ez nukeen saltsa gorrixka batean ekarri zidaten hura irentsi ahal izango.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 280. orr.

Honeei erosi soinu bat edo, osterantzean, ni gehiago ez nator.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 81. orr.

Eta harrituta entzuten omen zuen Martinek bere ama erdaraz, osterantzean euskaraz aritzen zelako beti, are gehiago bere familiakoekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 89. orr.

Bronxekoa ei zen jatorriz, osterantzean ez nekien deus ere Ivyz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 99. orr.

Osterantzean, 1994an Giza Eskubideei eta Ingurumenari buruzko Printzipioen Adierazpena aurkeztu zuten Genevan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.

Osterantzean, ez zan bapere gastatzailea.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 54. orr.

Zer egin osterantzean?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 140. orr.

-Hala izan dadila... osterantzean...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 76. orr.

Segi Emeterioren atuna jaten; hotzitu egingo zaizu osterantzean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 65. orr.

2 osterantzeko (orobat ostantzerako) izlag bestelakoa, gainerakoa.

Ezbairik gabe, osterantzeko arrazoiak ere baziren haren erabakiaren oinarrian.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 53. orr.

Osterantzeko gauza guztien gainetik, musikarekiko afizioak elkartzen zituen Luigi eta Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 74. orr.

Ondasun mota desberdinak, langintza bestelakotsuak, giza bizitzaren osterantzeko egoerak, horiek guztiek eskatzen dituzte erregela berezkoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.

Hogeita bost urte zituen Egañazpik Sakabirekin hasi zenean, soldadutzak, gerrak eta osterantzekoak bukatu eta gero.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 41. orr.

Ni orduan gazte txaldan bat besterik ez ninduan, hemengo osterantzekoak bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Osterantzekoak ez du ardurarik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus