Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tapizen atzean naiz ostenduko, elkarrizketari adi. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 143. orr.
Eguzkia hodeiak gorriztaturik ostendu da, astiro. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.
Eguzkia erabat ostendu denean are gorri-moreago egin dira ostertzeko laino printzak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 85. orr.
Berehala ostendu zitzaidan irudia begibistatik, baina mezuak argi salatzen zuen norekin ari nintzen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 143. orr.
Zuhaitzek zuhaiztia ostentzen dute. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.
Gortina beltz batzuek ostentzen zituzten ate-leihoak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.
Besteak zorroen barrenean tabako-kartoiak ostendu eta portu ondoko estankoan sartu dira. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 32. orr.
Begiratu egin nion, baina iluntasunak ostendu zidan haren aurpegia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 71. orr.
Berandu barik, Tomen maletaren hondoan ostendua, gutunazal bat topatu nuen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 185. orr.
Deskubritu al duzu nigan ostendurik sumatzen zenuen altxor ezkutu hori? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.
Gero euria hasi zuen, eta begien itxi-ireki batean demonio guztiak handik ostenduta zeuden. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 127. orr.