Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Rhin, Meuse eta Elba ibaiak igaro, hiru probintzia menderatu, eta berrogei gotorleku azpiratu zituzten frantses osteek, Louis XIV.a erregea buru zutela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.
Ba ni gudarosteen Jainkoaren izenean natorkizu, erronka bota diezun israeldar osteen Jainkoaren izenean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.
Soldadu errusiarren osteak, berriz, urruti zeuden. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.
Denbora beharko zuten gizon txikiaren osteek hara iristeko. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 60. orr.
Izan ere, etsaien oste bat atzean utzi arren, zer axola zaigu? Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 127. orr.
Handik urtebetera, Smith kapitainak bere ostearekin kanpamendua ezarri zuen ibaiko oihanean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 123. orr.
Gobernu inperiala Uraleko mugaz harantz arriskuan zegoela zirudien, oraingoz behinik behin, zeren errusiarrek lehenago eta geroago atzeraraziko zituzten inbaditzaileen osteak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 253. orr.
Ekialdeko gizaki eta orkoen oste boteretsu bat lehenengo konpainiak segadan harrapatzen saiatu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 200. orr.
Madiango oste setiatzaile guztia Israelgo defentsa inguratuen barrura. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.
Barru-barrutik adierazten zidan zerbaitek, bertako traidoreek deiturik, aurki itoko gintuela odoletan oste erdaldun arrotz batek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 275. orr.
Gerra-gurdi gakotua etsaien odolez zikindu gabe; turuta oste armatuei hitz egin gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.
Gerra garaian, hegazkin-aurkako ostean mobilizatu zuten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.
Gerraren bukaera aldera, soldadu oste batzuk luze gelditu ziren herrian eta inguruetan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 83. orr.
Erromako fakzio odoleztatuak bezala, beren bezero-oste armatu eta iraintzaileekin, atomo-saldoen zirimola begietsi zuen. Handik hara segidan, gero, bolondres-oste handi baten barruan, Lizarraraino! Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.
Han irekitako zuloan barrena, trumilka sartzen da barrura ezpatari-oste bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.
Hala, bada, sei gizoneko kanpo-oste bat igortzen dute, sarjentu bat buru dutela, Estatu Batuen aurka gudukatzera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 77. orr.
Gizon haiek hastanduak ziren, eta gizon gogaikarri oste baten peko utzia ninduten, den-denek niri ezkontzeko galdea egin nahian. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 255. orr.
Beste berrehun gizon utziko dizkizuet zuen ostea handiagotzeko. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 132. orr.
Amorosgai dohakabeen ostea emakume jeloskorren osteari gehitu zitzaion orduan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 236. orr.
Pausu luze bat egiten dut presoen oste luzea emeki-emeki miaketara doala. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.
Hilen oste itzelak dabiltzan lurraldera hurbildua zuen arima. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 332. orr.
Ni, eta gu, eta bertara hurbildutako oste gaitz hura, Pastorala hasi zain ginen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 363. orr.
Kanposanturako segizioa hunkigarria: oste jendetsuan ez zen hitzik batere entzuten. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 122. orr.
Denbora ona lagun, zenbaki guziak hautsi ditugu, zeren jendea etorri da oste handian gutarterat. Herria 2004-05-20
Bai, gure xokotik, jendea oste gaitzean joan da, besta miresgarri hortarat. Herria 2003-05-15
Bere burua Saint-Etienne auzorantz zihoan oste amorratuak bultzaturik ikusi zuen eta ez zuen kontra egin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.
Maximilian plazaren erdian ginen, bertan bildurik zegoen begiluze ostearen artean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 121. orr.
Kaligrafiako lantegi zabaletan, eskribau-oste handi bat ari zen buru-belarri lanean, etenaldirik gabe. andreak udaltzain oste bat ikusten zuen urdaitegia inbaditzen, berari, Quenuri eta Paulineri ahoa zapiz lotzen, eta hiruak ziega batera bultzatzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.
Gau on, printze laztan hori, eta aingeru oste kantari artean hartu atseden. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 229. orr.
Albaitari gazte bat hartu zen, Jean Louis Guénet, CEAtik etorria, animalia-oste horren kargu egiteko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.
Oi zeru-oste guztiok! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 62. orr.
oste batek lagundu (3); oste gaitza (3); oste handi (3); oste handia (5); oste handian (11); oste haundia (4); oste haundian (7); oste haundian etorri (3); usaiako jende oste (4)
jende ostea (10)
soldadu osteak (8)
jende ostearen (5)
frantses osteek (3)